Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere bederatzigarren programa aurkeztuko du Baluarten ostegunean

2023ko, martxoaren 27a
 
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiko bederatzigarren egitarauari ekingo dio ostegunean, hilak 30ean, arratsaldeko 19:30ean Baluarteko Areto Nagusian. Marko Letonja esloveniar orkestra zuzendariaren batutapean, Igor Stravinskyren Pulcinella baletaren suitearekin hasiko da Eraldakuntzak izeneko kontzertua. Ondoren, XXI. mende hasierako musikagile garrantzitsuenetako bat den Kaija Saariaaho finlandiar konpositorearen Nymphea Reflection eskainiko du orkestrak. Saariaahoren obrak publikoa harrituko du, Moneten igebelarrak ur izurtuan flotatzen dauden bezala eraldatzen baititu Nymphea Reflection laneko soinuak. Eta emanaldiari amaiera emanez, bigarren atalean Antonín Dvořáken 8. Sinfonia Sol Maiorrean, op. 88 obra interpretatuko du Nafarroako Orkestra Sinfonikoak. 
 
Sarrerak 15, 26 eta 32 eurotan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta La Morea merkataritza-guneko salmenta-gune berrian. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 8 eta 10 eurotan eskuratu ahal dituzte, soilik leihatilan.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere bederatzigarren programa aurkeztuko du Baluarten ostegunean

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Film Symphony Orchestraren kontzertua hartuko du gaur

FSOk Krypton biraren baitan heroi eta superheroien filmen musika onena eskainiko du Areto Nagusian 19:30ean

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

La Faktoria Choreographic Centerrek Marta Coronadoren eta Carmen Larrazen lanak Baluarten aurkeztuko ditu gaur

Arratsaldeko 20:00etan Ganbera Aretoan izango den emanaldian Voices eta Luz Negra ikusi ahalko ditu publikoak

Yulianna Avdeeva pianista, Euskadiko Orkestraren denboraldiko azken kontzertuan gonbidatua ekainaren 5ean

Robert Treviño titularrak zuzenduko duen programaren baitan, Chopin-en eta Shostakovich-en obrak entzun ahalko dira

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

Baluartek Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen SEGG23 Kongresua hartuko du datorren astean

Estatuko eta nazioarteko 120 hizlarik baino gehiagok adinekoentzako arretaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute ekainaren 7tik 9ra bitartean. Iñaki Gabilondo kazetaria izango da inaugurazio saioan

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.