Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 'Izarren gainean' programa eskainiko du ostegunean Baluarten emango duen bosgarren kontzertuan

2022ko, abenduaren 12a

Izarren gainean izenburupean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2022/23 Denboraldiko bosgarren abonu-kontzertua ostegunean iritsiko da Baluartera, arratsaldeko 19:30ean. Juanjo Mena maisu gasteiztar entzutetsuak zuzenduko du emanaldia, Ludwig van Beethoveni eskainitako gauari aurre eginez. Lehenengo atalean, NOSk Pianorako 4. kontzertua interpretatuko du, Alfonso Gómez pianistaren laguntzarekin. Eta kontzertuaren bigarren zatian, alemaniar musikagilearen lan bat, Bederatzigarren Sinfonia, Iruñeko Orfeoiaren eta Raquel Lojendio (sopranoa), Cristina Faus (mezzosopranoa), Gustavo Peña (tenorra) eta Josep-Miquel Ramón (baxua) bakarlarien ahotsekin.
 
Sarrerak 15, 26 eta 32 eurotan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 8 eta 10 eurotan eskuratu ahal dituzte (soilik leihatilan).
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 'Izarren gainean' programa eskainiko du ostegunean Baluarten emango duen bosgarren kontzertuan

BERRIAK BALUARTE

Flamenco on Fire jaialdia bihar hasiko da Miguel Povedaren emanaldiarekin

Emanaldian flamenko tradizionala eta Lorcaren olerkiak bere musikara egokitzeko lanak eskainiko ditu flamenko-kantariak

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere bederatzigarren programa aurkeztuko du Baluarten martxoaren 30ean

Transformazioak izeneko kontzertuan, Marko Letonjak Stravinsky, Saariaaho eta Dvořáken lanak zuzenduko ditu

'Memory' Ganbera Aretora iritsiko da bihar, Baluarte Txiki familiarteko zikloaren bosgarren proposamena

Hari laukote, zirku artista eta narratzailearentzako kontzertu eszeniko honek zirkua eta musika klasikoa uztartuko ditu eta oroitzapenei eta oroimenaren galerari buruz hausnartzen lagunduko du

Baluartek Mocedades taldearen emanaldia hartuko du apirilaren 22an

Bilboko taldeak, Los Panchosekin batera, 50 urte baino gehiagoko ibilbide musikala ospatuko du kontzertuan

Datorren astean hasiko den Punto de Vista-n 18 izenburuk hartuko dute parte Sail ofizialean

Martxoaren 27tik apirilaren 1era izango den Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren egoitza nagusia Baluarten egongo da berriz ere

Vinofest Navarraren uzta berria, Baluarten

Hitzordua apirilaren 14an eta 15ean Erakusketa Aretoan izango da eta bertan Nafarroako 20 upeltegi partaide ingururen ardo zuri, gorri eta beltzak dastatzeko aukera dago

'Musika erlijiosoa bihotzetik', Musika Sacra Jaialdiaren bigarren proposamena Baluarten apirilaren 3an

Kontzertuan, Nafarroako Abesbatzen Elkarteko Koru Sinfonikoak eta Iruñako Gazte Orkestrak Aurelio Sagaseta, Hilarion Eslava eta Felipe Gorritiren obrak interpretatuko dituzte

Juan Carlos Ortegak 'Las Noches de Ortega Show' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du urriaren 7an

Irrati-umorearen ikono bat den honen emanaldia Ganbera Aretoan arratsaldeko 20:00etan izango da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.