Nafarroako Abesbatzen Elkarteko Koru Sinfonikoa eta Iruñako Gazte Orkestra izango dira bihar Musika Sacra Jaialdiko bigarren kontzertuaren protagonistak

2023ko, apirilaren 2a
 
Baluartek hartuko duen Musika Sacra Jaialdiaren bigarren emanaldia bihar izango da, hilak 3an, Ganbera Aretoan arratsaldeko 19:30ean, Nafarroako Abesbatzen Elkarteko Koru Sinfonikoaren eta Iruñako Gazte Orkestraren eskutik. Musika erlijiosoa bihotzetik izeneko emanaldian Aurelio Sagasetaren Agur María, Hilarion Eslavaren Misa en Mib eta Tu es Petrus, eta Felipe Gorritiren Miserere "Handia" obrak interpretatuko dituzte. Jesús Echeverríak zuzendutako kontzertuan Lucía Gómez (mezzosopranoa), José Luis Sola (tenorra) eta Iñaki Fresán (baxua) bakarlariek parte hartuko dute.
 
Sarrerak 15 eurotan www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta La Morea merkataritza-guneko salmenta-gune berrian eskura daitezke.
Nafarroako Abesbatzen Elkarteko Koru Sinfonikoa eta Iruñako Gazte Orkestra izango dira bihar Musika Sacra Jaialdiko bigarren kontzertuaren protagonistak

BERRIAK BALUARTE

Euskadiko Orkestrak 22-23 denboraldiari amaiera emango dio bihar Baluarten

Gainditzea izenburupean 19:30ean izango den kontzertuan Yulianna Avdeeva pianistak parte hartuko du gonbidatu gisa

Baluartek Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen SEGG23 Kongresua hartuko du datorren astean

Estatuko eta nazioarteko 120 hizlarik baino gehiagok adinekoentzako arretaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute ekainaren 7tik 9ra bitartean. Iñaki Gabilondo kazetaria izango da inaugurazio saioan

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

San Fermin Sinfonikoa 'ikuskizuna uztailaren 2an iritsiko da Baluartera, jaien atariko

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Nafarroako Sinfoniaren, 60 ahotsen eta Erraldoi eta Dantzarien Konpartsa baten, dantzarien eta jotarien eskutik

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

Álex Claverok 'La nueva normalidad' ikuskizuna Baluarten 2024ko apirilaren 27an aurkeztuko du

Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan izango den umore ikuskizun hontarako sarrerak salgai daude jada

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.