Baluartek Mocedades taldearen emanaldia hartuko du apirilaren 22an

2023ko, martxoaren 22a
 
Mocedades taldeak 50 urte baino gehiagoko ibilbide artistikoa ospatuko du Baluarten heldu den apirilaren 22an (20:00etan). Horretarako, Izaskun Uranga buru duen talde bilbotarrak beste talde ospetsu bat izango du lagun oholtza gainean, Los Panchos hirukotea, Rafael Basurto Lara bere azken ahotsak ordezkatuta. Baluarteko Areto Nagusian eskainiko duten kontzertuan, talde bakoitzak bere errepertorioak interpretatuko ditu eta gaualdiko hainbat unetan elkarrekin arituko dira. Emanaldian, boleroa eta musika erromantikoa izango dira protagonistak. Sarrerak 32 eta 50 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian.
 
Mocedades Bizkaiko hiriburuan, Bilbon, sortu zen hirurogeiko hamarkadaren amaieran. Taldeak 30 disko baino gehiago ditu merkatuan eta gaur egun bere arrakasta handiak grabatzen jarraitzen du mundu mailako artistekin batera.
Baluartek Mocedades taldearen emanaldia hartuko du apirilaren 22an

BERRIAK BALUARTE

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

Faktoria Choreographic Centerrek bi dantza proposamen ekarriko ditu Baluartera larunbatean

Marta Coronadok Voices eta Carmen Larrazek Luz Negra aurkeztuko dituzte arratsaldeko 20:00etan

Film Symphony Orchestrak superheroien zinema musikarik onena ekarriko du Baluartera larunbatean

FSOk Krypton aurkeztuko du Areto Nagusian arratsaldeko 19:30ean

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Vanesa Martinek kontzertua eskainiko du Baluarten ostiralean

Malagako abeslariak kontzertua eskainiko du Placeres y Pecados biraren baitan, 20:30ean Areto Nagusian

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

Perry So maisuak Nafarroako Orkestraren denboraldiko azken kontzertua Baluarten zuzenduko du ostegunean

Egitarauak Gerhard, Rachmaninoff eta Prokofieven lanak biltzen ditu, azken hau Denis Kozhukhin pianistaren parte-hartzearekin

Yulianna Avdeeva pianista, Euskadiko Orkestraren denboraldiko azken kontzertuan gonbidatua ekainaren 5ean

Robert Treviño titularrak zuzenduko duen programaren baitan, Chopin-en eta Shostakovich-en obrak entzun ahalko dira

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.