Miguel Povedak X. Flamenco on Fire Jaialdiari hasiera emango dio Baluarten martxoaren 25ean

2023ko, otsailaren 14a
 
Flamenco on Fire Jaialdiak hamargarren edizioa ospatuko du aurten. Jaialdia abuztuaren 23tik 27ra iritsiko da Baluartera, baina irekiera moduan Miguel Povedaren kontzertua antolatu du Iruñeko auditorioan martxoaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan. Flamenko kantariak kontzertu paregabea prestatu du 2023ko biraren baitan. Emanaldian Cantes y poemas del cante jondo aurkeztuko du. Lan honekin kantariak bi alderdi artistiko ezberdin biltzen ditu. Alde batetik, flamenko tradizionala: herri-hizkiak eta egile-letrak, beren oihartzunean berrinterpretatzean berritzen diren formula zaharretan: soleareak, buleriak, malageñak...; bestetik, Federico García Lorcaren poemak musikara egokitzeko egindako lana; horren erakusgarri izan ziren Enlorquecido eta Sonetos y poemas para la libertad albumak. Gainera, 1922ko Granadako Jondo Kantuaren Lehiaketaren mendeurrenaren arrastoan egin zuen, Granadako poeta horrekin hain lotuta egon baitzen. Flamenco on Fire Jaialdiari hasiera emango dion kontzertu honetan, Jesús Guerrero (gitarra), Paquito González (perkusioa), El Londro (koruak eta palmak), Carlos Grilo (palmak) eta Sonia Poveda (dantza) izango ditu lagun Baluarteko agertokian.
 
Sarrerak 45 eta 55 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, auditoriumeko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian.
Miguel Povedak X. Flamenco on Fire Jaialdiari hasiera emango dio Baluarten martxoaren 25ean

BERRIAK BALUARTE

Flamenco on Fire jaialdia bihar hasiko da Miguel Povedaren emanaldiarekin

Emanaldian flamenko tradizionala eta Lorcaren olerkiak bere musikara egokitzeko lanak eskainiko ditu flamenko-kantariak

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere bederatzigarren programa aurkeztuko du Baluarten martxoaren 30ean

Transformazioak izeneko kontzertuan, Marko Letonjak Stravinsky, Saariaaho eta Dvořáken lanak zuzenduko ditu

'Memory' Ganbera Aretora iritsiko da bihar, Baluarte Txiki familiarteko zikloaren bosgarren proposamena

Hari laukote, zirku artista eta narratzailearentzako kontzertu eszeniko honek zirkua eta musika klasikoa uztartuko ditu eta oroitzapenei eta oroimenaren galerari buruz hausnartzen lagunduko du

Baluartek Mocedades taldearen emanaldia hartuko du apirilaren 22an

Bilboko taldeak, Los Panchosekin batera, 50 urte baino gehiagoko ibilbide musikala ospatuko du kontzertuan

Datorren astean hasiko den Punto de Vista-n 18 izenburuk hartuko dute parte Sail ofizialean

Martxoaren 27tik apirilaren 1era izango den Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren egoitza nagusia Baluarten egongo da berriz ere

Vinofest Navarraren uzta berria, Baluarten

Hitzordua apirilaren 14an eta 15ean Erakusketa Aretoan izango da eta bertan Nafarroako 20 upeltegi partaide ingururen ardo zuri, gorri eta beltzak dastatzeko aukera dago

'Musika erlijiosoa bihotzetik', Musika Sacra Jaialdiaren bigarren proposamena Baluarten apirilaren 3an

Kontzertuan, Nafarroako Abesbatzen Elkarteko Koru Sinfonikoak eta Iruñako Gazte Orkestrak Aurelio Sagaseta, Hilarion Eslava eta Felipe Gorritiren obrak interpretatuko dituzte

Juan Carlos Ortegak 'Las Noches de Ortega Show' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du urriaren 7an

Irrati-umorearen ikono bat den honen emanaldia Ganbera Aretoan arratsaldeko 20:00etan izango da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.