Kubako Ballet Nazionala Baluartera maiatzaren 25ean itzuliko da, bere 75. urteurreneko biraren baitan

2023ko, martxoaren 2a
 
Kubako Ballet Nazionala, aurten bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen duena, Baluarteko agertoki nagusira bueltatuko da heldu den maiatzaren 25ean (20:00etan) Espainiako hainbat hiritan egingo duen birari amaiera emateko. Bere sortzaile eta figura nagusia Prima Ballerina Assoluta Alicia Alonso (1920-2019) izan zuen konpainiak Iruñeko auditorioan lau piezaz osatutako Programa Konbinatua aurkeztuko du, nazioarteko koreografo ezagunek sortuak eta konpainiaren errepertorio aktiboaren funtsezko zati direnak:
 
Love fear loss, Edith Piaf kantari frantsesaren pertsonan inspiratua, Ricardo Amarantesen koreografiarekin, Flandesko Royal Ballet-ek 2012an estreinatua.
 
Hiru preludio, Sergei Rakhmaninov konpositore errusiarraren piezak, pianorako (Op. 32 10.a, Op. 23 1.a, eta Op. 32 9.a), zeinek Ben Stevensoni bere lan ezagunenetako bat inspiratu baitzioten, Harknees Youth Companyk 1969an estreinatua.
 
Concerto DSCH, Balanchiniren eragin handia duen ballet abstraktua, Alexei Ratmanskiren koreografiarekin eta Xostakovitxen kontzertu batean inspiratua: 2. Kontzertua, Fa Maiorrean, piano eta orkestrarentzat, Op. 102, New York City Ballet-ek New York State Theatre-n 2008an estreinatua.
 
Zazpigarren sinfonia, Uwe Scholz-en koreografia, Ludwig van Beethoven-en musika, 7. Sinfonia La Maiorren, Op. 92, Sttugart-eko Balletak estreinatua Sttugart-eko Estatu Antzokian, 1991n.
 
Sarrerak 37 eta 45 eurotan www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta La Morea merkataritza-guneko salmenta-gune berrian eskura daitezke.
 
Kubako Ballet Nazionala, 1948ko urriaren 28an sortu zenetik, munduko dantza-konpainia ospetsuenetako bat da, eta leku nabarmena du hispanoamerikar kultura garaikidean. Gaur egun, Viengsay Valdés lehen dantzariaren zuzendaritza artistikoaren pean, Kubako konpainiak beste bi aldiz bisitatu du Baluarte: 2009ko azaroan, estilo erromantikoko balletaren obra klasiko handienetako bat den Giselle koreografiaren bi emanaldirekin, eta 2015eko urrian, On Kixoterekin.
Kubako Ballet Nazionala Baluartera maiatzaren 25ean itzuliko da, bere 75. urteurreneko biraren baitan

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Film Symphony Orchestraren kontzertua hartuko du gaur

FSOk Krypton biraren baitan heroi eta superheroien filmen musika onena eskainiko du Areto Nagusian 19:30ean

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

La Faktoria Choreographic Centerrek Marta Coronadoren eta Carmen Larrazen lanak Baluarten aurkeztuko ditu gaur

Arratsaldeko 20:00etan Ganbera Aretoan izango den emanaldian Voices eta Luz Negra ikusi ahalko ditu publikoak

Yulianna Avdeeva pianista, Euskadiko Orkestraren denboraldiko azken kontzertuan gonbidatua ekainaren 5ean

Robert Treviño titularrak zuzenduko duen programaren baitan, Chopin-en eta Shostakovich-en obrak entzun ahalko dira

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

Baluartek Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen SEGG23 Kongresua hartuko du datorren astean

Estatuko eta nazioarteko 120 hizlarik baino gehiagok adinekoentzako arretaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute ekainaren 7tik 9ra bitartean. Iñaki Gabilondo kazetaria izango da inaugurazio saioan

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.