Kantu Kolore musika taldea Baluarten estreinatuko da abenduaren 27an (18:30ean), eta bertan Esna zaitez lan berria aurkeztuko du. Euskarazko musika ikuskizun honetan, haurrei eta familiei zuzendua, zuzenean entzun ahal izango dira diskoko hamaika abestiak. Didaktikoak izateaz gain, hausnarketarako gonbita egiten dute: gosea munduan, Planetaren iraunkortasuna eta euskararen garrantzia bezalako gaiak jorratzen dituzte. Sarrerak 12 eurotan eta 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan.
Kantu koloreko protagonistak berebiziko abentura berri batean murgilduko dira Baluarteko Areto Nagusian. Denok batera mundu hobea eraikitzen erakutsiko digute. Gure planeta, gehien bat plastikoz, kutsatzen ari da. Honen inguruan sentsibilizazioa sortuko dute, denon artean gurea den lur planeta salbatzeko, bertaratzen direnekin hartu-emana sortuz. Argiz eta dantzaz betetako musikal alai eta dibertigarria eskeiniko dute, familian gozatzeaz gain, jasangarritasunaren alde egingo duena.
Baluarte Fundazioaren denboraldi Nagusiaren baitan izango dugun emanaldi hau 19:30ean hasiko da. Igandean bigarren saioa 18:30ean izango da. Sarrerak agortu dira
Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiko zazpigarren proposamena otsailaren 18an iritsiko da Iruñeko auditoriumera
Bohemioar Parisetik bidaia Pucciniren eskutik izenburupean, solasaldia Gola Aretoan 18:30ean izango da
Urteko Disko Nazional Onenaren saria otsailaren 9an emango da, 20:30ean Areto Nagusian. Emanaldian Zetak talde arituko da, hala nola Los Estanques & Anni B Sweet eta Biznaga
Flamenko-kantariaren kontzerturako sarrerak salgai daude jada, emanaldian flamenko tradizionala eta Lorcaren olerkiak bere musikara egokitzeko lanak eskainiko dituela
Robin Torres izango da espainiar musikako talde ezagunenetako baten omenaldi honen protagonista. Sarrerak 32 eta 38 euro artean salgai daude
Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriuma Foru-erkidegoan 2022ko "bereizgarri kulturala" izan zen %76,5eko aipamenekin
Eskarmentu handiko kantautoreak Ospakizun gauean diskoa arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko du Areto Nagusian