José Mercék 'El oripandó' ikuskizuna aurkeztuko du flamenko jaialdiaren bigarren proposamen gisa abuztuaren 26an

2022ko, abuztuaren 2a
Flamenco on Fire Jaialdiak Baluarten bigarren Emanaldi Handia eskainiko du abuztuaren 26an, ostiralarekin, gaueko 21:30ean, José Mercé flamenko-kantari entzutetsuaren eskutik. Jerezko artistak El oripandó izeneko diskoa aurkeztuko du Iruñeko auditoriumeko Areto Nagusian. Oripandó hitzak Egunsentia esan nahi du kaló hizkuntzan, 1998an Vicente Amigoren gitarrarekin izar bihurtu zuen disko hura bezala. Mercéren ibilbide musikal luzeko hogeigarren lana da eta Antonio Orozcok ekoitzi du. Haurtzaroko oroitzapenak, galera konponezinak, aitorpenak, lagunak... biltzen ditu; El oripandó flamenkoaren bidaia da, kontatzeko modu berri batekin, garbitasuna, bizitza eta mantenua aipatuz, hori guztia kantuen, boleroen, baladen eta soinu elektronikoen artean. 
 
Sarrerak 30 eta 40 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke.
José Mercék 'El oripandó' ikuskizuna aurkeztuko du flamenko jaialdiaren bigarren proposamen gisa abuztuaren 26an

BERRIAK BALUARTE

Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

Musikagile nafarraren azken zarzuela kontzertu bertsioan iritsiko da Baluartera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta AGAOren Abesbatza lirikoaren partaidetzarekin

Ara Malikian Baluartera itzuliko da urriaren 12an

Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian

NOS-k Saint-Saëns-en 'Animalien Inauteria' gozatzera gonbidatzen du azaroaren 26an Baluarten

Perry So Orkestrako maisu berriak ibilbide dibertigarria egingo du musikan, testu errimatuan eta irudietan barrena, Ana Hernández-Sanchiz kontalariarekin batera

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.