José Mercék 'El oripandó' ikuskizuna aurkeztuko du flamenko jaialdiaren bigarren proposamen gisa abuztuaren 26an

2022ko, abuztuaren 2a
Flamenco on Fire Jaialdiak Baluarten bigarren Emanaldi Handia eskainiko du abuztuaren 26an, ostiralarekin, gaueko 21:30ean, José Mercé flamenko-kantari entzutetsuaren eskutik. Jerezko artistak El oripandó izeneko diskoa aurkeztuko du Iruñeko auditoriumeko Areto Nagusian. Oripandó hitzak Egunsentia esan nahi du kaló hizkuntzan, 1998an Vicente Amigoren gitarrarekin izar bihurtu zuen disko hura bezala. Mercéren ibilbide musikal luzeko hogeigarren lana da eta Antonio Orozcok ekoitzi du. Haurtzaroko oroitzapenak, galera konponezinak, aitorpenak, lagunak... biltzen ditu; El oripandó flamenkoaren bidaia da, kontatzeko modu berri batekin, garbitasuna, bizitza eta mantenua aipatuz, hori guztia kantuen, boleroen, baladen eta soinu elektronikoen artean. 
 
Sarrerak 30 eta 40 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke.
José Mercék 'El oripandó' ikuskizuna aurkeztuko du flamenko jaialdiaren bigarren proposamen gisa abuztuaren 26an

BERRIAK BALUARTE

Euskadiko Orkestraren 22-23 Denboraldia gaur hasiko da Baluarten 'Tragedia' programarekin

Robert Treviño bere zuzendari titularraren batutapean, 19:30ean hasiko den ikasturteko 1. kontzertuaAlexei Volodin biolinistak parte hartuko du

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin datorren astean Baluartera itzuliko da

Emanaldia urriaren 9an izango da eta sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

NOSko zuzendari berria den Perry Sok denboraldiko lehen kontzertua Baluarten zuzenduko du bihar

Sorginen Gaua emanaldiak Manuel de Falla, Hector Berlioz eta Beatriz Arzamendiren lanak ekarriko ditu eta Marina Heredia flamenko-kantariak parte hartuko du

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Lila Downs abeslaria 'Volver Tour' birarekin Baluartera urriaren 14an iritsiko da

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko beherapenarekin eskura daitezke, soilik txarteldegian

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.