José Mercé kantaria Flamenco on Fire jaialdiaren bigarren hitzorduaren protagonista izango da Baluarten abuztuaren 26an

2022ko, abuztuaren 16a
Flamenco on Fire Jaialdiak Baluarten bigarren Emanaldi Handia eskainiko du abuztuaren 26an, ostiralarekin, gaueko 21:30ean, José Mercé flamenko-kantari entzutetsuaren eskutik. Jerezko artistak El oripandó izeneko diskoa aurkeztuko du Iruñeko auditoriumeko Areto Nagusian. Oripandó hitzak Egunsentia esan nahi du kaló hizkuntzan, 1998an Vicente Amigoren gitarrarekin izar bihurtu zuen disko hura bezala. Mercéren ibilbide musikal luzeko hogeigarren lana da eta Antonio Orozcok ekoitzi du. Haurtzaroko oroitzapenak, galera konponezinak, aitorpenak, lagunak... biltzen ditu; El oripandó flamenkoaren bidaia da, kontatzeko modu berri batekin, garbitasuna, bizitza eta mantenua aipatuz, hori guztia kantuen, boleroen, baladen eta soinu elektronikoen artean. 
 
Sarrerak 30 eta 40 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke.
José Mercé kantaria Flamenco on Fire jaialdiaren bigarren hitzorduaren protagonista izango da Baluarten abuztuaren 26an

BERRIAK BALUARTE

Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertuan Brucknerren Zortzigarren Sinfonia, gaur Baluarten

Robert Treviño maisuaren batutapean, orkestrak Elkano proiektuaren baitan obra bat estreinatuko du baita ere

Ohiko Jaiotzen erakusketa Baluarteko Erakuskera Aretoan bisita daiteke

Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak antolatuta, erakusketa zabalik egongo da urtarrilak 8a arte, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara

Sekula Betirako Lurraldeko magia Baluartera iritsiko da ostiraletik igandera 'Peter, musikala'-rekin

Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Vanesa Martin Baluartera itzuliko da ekainaren 2an 'Placeres y Pecados' bira aurkeztera

Sarrerak 42€ eta 60€ artean daude eta www.baluarte.com webgunean eta auditoriumeko txarteldegian eskura daitezke

Baluarte Txiki programak 'Emocionario, musikala' aurkeztuko du abenduaren 17an

Dubbi Kids Konpainiaren eskutik, ikuskizuna emozioen munduan murgiltzen da eta 3 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 'Izarren gainean' programa eskainiko du abenduaren 15ean Baluarten emango duen bosgarren kontzertuan

Juanjo Mena zuzendari gonbidatuaren gidaritzapean, OSNk Beethovenen bi obra handi interpretatuko ditu: Pianorako kontzertua 4.a eta Bederatzigarren Sinfonia

'La Malpagá' askotariko ikuskizuna igandean helduko da Baluartera

Ángel García Moneo eta María Álvarez protagonista dituen lana 90eko hamarkadako Bartzelonako kabaret batean girotuta dago. Gonbidapenak txarteldegian eskura daitezke

Minimusic zikloak 'Rock & Roll-aren semeak' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du abenduak 29an

Familiartean gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.