Jazzy Leapek bere 10. urteurrena kontzertu batekin igandean ospatuko du Baluarten

2022ko, maiatzaren 23a
Baluarteko Ganbera Aretoak Jazzy Leap taldearen 10. urteurrenaren kontzertua hartuko du igandean, arratsaldeko 19:00etan. Nafarroako Ganbera Abesbatzaren baitan dagoen jazz musika taldeko kideek orain arte egin dituzten 25 monografikoetako bakoitzeko gai bat aukeratu dute 10 Years of Jazzy Leap izenburuko emanaldi berezi hontarako. Hitzorduan bere estilo bisitatuenetan zehar ibilbidea egingo du Jazzy Leapek: swing, bossa nova, euskal kantak, gospel eta pop/rock, gehienbat. Era berean, estilo desberdineko moldaketen (batzuetan antagonikoak) gaiak biltzen ditu programak: Kirby Shaw praktikoa, Gene Puerling sofistikatua, Michele Weir edo Andoni Arcilla zuzendari eta taldearen sortzailea. Sarrerak 12 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
 
Ospakizun gala honetan protagonismo oso-osoa abesbatzarena izango da (20 abeslariz osatua), abestiak a capella edo pianoz lagunduta eskeiniz, bestelako laguntzarik gabe. Hala ere, kontzertuak kontraste une garrantzitsuak gordetzen ditu bakarlarientzat, besteak beste: Begoña García, Erika Imízcoz (zuzendariordea), Ana Irigoyen, Luis Miguel Torres, Asier Arcilla, Maider Irazábal, Arantza Lanz eta Sarai Eugui. Oholtza gainean, abesbatzak Jazzy Leap Band boskote instrumentalaren laguntza izango du: Andoni Arcilla (zuzendaritza, pianoa, ahotsa eta moldaketak), Alberto Arteta (saxo tenor eta sopranoa), Luis Gimenez (gitarra), Oscar Muñoz (baxua) eta Juanma Urriza (bateria).
Jazzy Leapek bere 10. urteurrena kontzertu batekin igandean ospatuko du Baluarten

BERRIAK BALUARTE

Su-artifizial gauak, Baluarteko terrazatik

Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du larunbatean

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Baluarte, nazioko eta nazioarteko komunikabideentzako erreferentziazko gunea, jaietako kronikak eta estaldurak egiteko

Nazioarteko Prentsa Bulegoak hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Jorge Luengo munduko magia-txapeldunak 'Ensueños' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du azaroaren 12an

Errealitatea eta ametsen mundua nahasten dituen proposamena 19:30ean iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak salgai

Flamenco on Fire 2022 Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 25etik 28ra

María José Llergo (26), José Mercé (26), Estévez & Paños (27) eta Israel Fernández eta Diego del Morao (28) arituko dira jaialdiaren baitan Baluarten. Sarrerak salgai daude

Sanferminetan, telebistak zuzenean Baluartetik

Navarra Televisión-ek su artifizialak zuzenean emango ditu jai guztietan, eta ETB1ek hilaren 9, 10, 12 eta 13an ere eskainiko ditu

Uztailean Baluartera helduko den RoofTop Cinema ziklorako sarrerak salgai daude jada

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.