Flamenko Jaialdia Baluarten datorren astean hasiko da María José Llergo kantariaren emanaldiarekin

2022ko, abuztuaren 15a
Flamenco on Fire Jaialdia Iruñean hasteko geroz eta egun gutxiago falta dira eta, berriz ere, Baluarte egoitza nagusi izango du. Zehazki, Jaialdiak gurean eskainiko duen lehenengo hitzordua abuztuak 25ean (21:30ean) izango da, María José Llergo flamenko-kantariaren emanaldiarekin. Santas Pascuas 20-21 Jaialdiaren baitan Iruñeko auditoriumean aritutako Llergo, Baluarteko Areto Nagusira Sanación diskoa aurkeztera itzuliko da. Flamenko gaztearen diskoa da hau, urruneko tokietako soinuekin egindakoa, ekialdeko kantak flamenkoarekin nahastuta eta artista gaztearen ahots hipnotikoarekin apaindutakoa. Llergoren kantua konpromiso artistikoari alegatu sakon eta ezohikoa da.
 
Sarrerak 26 eta 36 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke.

LLERGO, FLAMENKO GAZTEAREN ORDEZKARIA
 
María José Llergok (Pozoblanco, Kordoba, 1994) Niña de las dunas bideokliparekin estreinatu zuen bere ibilbide musikala. Musika formazioa kantari autodidakta izan zuen aitonarengandik datorkio. 2020an bere lehen albuma plazaratu zuen, Sanación, David Broncanoren La Resistencia bezalako telebista-saioetan promozionatu zuena. 2021ean, Cruzcamporen iragarkian agertu zen, non Lola Floresen irudia birsortzen zen eta Andaluziako azentua aldarrikatzen zen. Iragan otsailean, Mediterráneo filmeko Te espera el mar kantarengatik Abesti Onenaren Goya saria jaso zuen.
Flamenko Jaialdia Baluarten datorren astean hasiko da María José Llergo kantariaren emanaldiarekin

BERRIAK BALUARTE

Flo, Mota eta Segura Baluarten emanaldia eskainiko dute urtarrilaren 14an

Umore-sena: Bi ergel eta ni umore ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte. Sarrerak 25 eta 35 euro bitartean eskura daitezke

Iruñeko Sinfoniettak gabonetako kontzertua emango du abenduaren 19an Ganbera Aretoan

Caroline Collierrek zuzenduko du Tchaikovsky: 5. sinfonia izenburua duen emanaldia, 20:00etan

'El Cascanueces' Eguberrian Baluartera bueltatuko da

Tchaikovskyren musika duen balleta Nazioarteko Ballet Klasikoaren eskutik abenduaren 26an helduko da gurera

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Eguberria kontzertu berezi batekin jasoko dute abenduaren 23an

Perry So maisuak Baluarteko Areto Nagusian zuzenduko duen emanaldirako sarrerak 16 eta 38 euro artean eros daitezke

Ene Kantak-ek emozioen festa Baluartera ekarriko du urtarrilaren 2an eta 3an

Emozio Festa haurrentzako musika ikuskizunerako sarrerak 12 eta 15 euro balio du

Baluarteko atondo nagusiak 'Prostituzioa, Giza Eskubideen aurkako atentatua' erakusketa hartzen du

24 artista plastikoren lanak biltzen dituen erakusketa abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai atondo nagusian

Pamplona Negra espioitza eta krimenaren munduan sartuko da urtarrilaren 16tik 21era

Noir Zinemaldiaren bederatzigarren edizioak Norvegia izango du herrialde gonbidatua eta nazioko eta nazioarteko izen handiak ekarriko ditu Baluartera

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.