Flamenco on Fire jaialdia bihar hasiko da Miguel Povedaren emanaldiarekin

2023ko, martxoaren 24a
 
Flamenco on Fire Jaialdiak hamargarren edizioa ospatuko du aurten. Jaialdia abuztuaren 23tik 27ra iritsiko da Baluartera, baina irekiera moduan Miguel Povedaren kontzertua antolatu du Iruñeko auditorioan bihar, hilak 25ean, arratsaldeko 20:00etan. Flamenko kantariak kontzertu paregabea prestatu du 2023ko biraren baitan. Emanaldian Cantes y poemas del cante jondo aurkeztuko du. Lan honekin kantariak bi alderdi artistiko ezberdin biltzen ditu. Alde batetik, flamenko tradizionala: herri-hizkiak eta egile-letrak, beren oihartzunean berrinterpretatzean berritzen diren formula zaharretan: soleareak, buleriak, malageñak...; bestetik, Federico García Lorcaren poemak musikara egokitzeko egindako lana; horren erakusgarri izan ziren Enlorquecido eta Sonetos y poemas para la libertad albumak. Gainera, 1922ko Granadako Jondo Kantuaren Lehiaketaren mendeurrenaren arrastoan egin zuen, Granadako poeta horrekin hain lotuta egon baitzen. Flamenco on Fire Jaialdiari hasiera emango dion kontzertu honetan, Jesús Guerrero (gitarra), Paquito González (perkusioa), El Londro (koruak eta palmak), Carlos Grilo (palmak) eta Sonia Poveda (dantza) izango ditu lagun Baluarteko agertokian.
 
Sarrerak 45 eta 55 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, auditoriumeko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian.
Flamenco on Fire jaialdia bihar hasiko da Miguel Povedaren emanaldiarekin

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Film Symphony Orchestraren kontzertua hartuko du gaur

FSOk Krypton biraren baitan heroi eta superheroien filmen musika onena eskainiko du Areto Nagusian 19:30ean

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

La Faktoria Choreographic Centerrek Marta Coronadoren eta Carmen Larrazen lanak Baluarten aurkeztuko ditu gaur

Arratsaldeko 20:00etan Ganbera Aretoan izango den emanaldian Voices eta Luz Negra ikusi ahalko ditu publikoak

Yulianna Avdeeva pianista, Euskadiko Orkestraren denboraldiko azken kontzertuan gonbidatua ekainaren 5ean

Robert Treviño titularrak zuzenduko duen programaren baitan, Chopin-en eta Shostakovich-en obrak entzun ahalko dira

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

Baluartek Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen SEGG23 Kongresua hartuko du datorren astean

Estatuko eta nazioarteko 120 hizlarik baino gehiagok adinekoentzako arretaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute ekainaren 7tik 9ra bitartean. Iñaki Gabilondo kazetaria izango da inaugurazio saioan

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.