Euskadiko Orkestrak Baluarten 2022/2023 Denboraldiari hasiera emango dio asteazkenean 'Tragedia' programarekin

2022ko, irailaren 26a
Euskadiko Orkestrak 2022/2023 abonu denboraldiari hasiera emango dio Baluarten asteazkenean, hilak 28an. Robert Treviño izango da zuzendari titularra seigarren urtez atrilean, eta orkestraren 10 programetatik lau zuzenduko ditu Iruñeko auditorioan. Tragedia izenburupean, lehen kontzertu honek Dmitri Shostakovitxen 8. sinfonia barne hartzen du. 1943an idatzia, Bigarren Mundu Gerrako izugarrikerien erdian, musikagilearen sinfonien artean gutxien interpretatu denetako bat da, oso fatalista izaki, Europa astintzen zuen sufrimendua islatzen baitu. Kontrapuntu atsegina Manuel de Fallaren Espainiako lorategietako gauak lanak jarriko du. Obra hori osatuta dagoeneko hiru orrialdeetan, Cadizko konpositoreak jaio zeneko Andaluziaren beste hainbeste paisaia islatu zituen, herentzia arabiar horri zion mirespenaren erakusgarri. Alexei Volodinek –nazioarteko pianojole errusiar aktiboenetako batek–, gaueko irudi horien inpresionismo finean murgilduko gaitu. 
 
Arratsaldeko 19:30ean hasiko den emanaldirako sarrerak 10 eta 38 euro bitartean eskura daitezke, Baluarteko txartel-leihatilan eta www.euskadikoorkestra.eus web-orrian. Gainera, EOSek prezio bereziak eskaintzen ditu (leihatilan): 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei eta langabeei. Halaber, Azken Ordu Gaztea sarrerak jarriko dira salgai, 10 eurotan soilik txartel-leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.
Euskadiko Orkestrak Baluarten 2022/2023 Denboraldiari hasiera emango dio asteazkenean 'Tragedia' programarekin
Euskadiko Orkestra.

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko Topaketek Baluarten programazioa datorren astean irekiko dute

Hitzordua urriaren 6tik 18ra bitartean izango da hiriko hainbat egoitzatan, eta Baluarte Europako pentsamenduaren eta kulturaren gune bihurtuko da programatutako 33 jarduerarekin

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Lila Downs abeslaria 'Volver Tour' birarekin Baluartera urriaren 14an iritsiko da

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko beherapenarekin eskura daitezke, soilik txarteldegian

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin datorren astean Baluartera itzuliko da

Emanaldia urriaren 9an izango da eta sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

Musikagile nafarraren azken zarzuela kontzertu bertsioan iritsiko da Baluartera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta AGAOren Abesbatza lirikoaren partaidetzarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.