Eszenifikatutako opera Baluarten bueltan izango da 'Un ballo in maschera' izenburuarekin otsailaren 4an eta 6an

2022ko, urtarrilaren 25a
Azkeneko bi urteotan eszenifikatutako operaz gozatu ezin ondoren, Baluarte Fundazioak bere Denboraldi Nagusiaren baitan Giuseppe Verdiren Un ballo in maschera izenburua aurkeztuko du datorren astean, otsailaren 4an ostiralarekin (20:00etan) eta 6an igandarekin (19:00etan). Verdiren helduaroko lehen landa da, eta musikagilearen lan garrantzitsuenetako bat, benetako gertakari batean inspiratua: Suediako Gustavo III.a erregearen hilketa maskara-dantzaldi batean, Stockholmen, 1792an. Lorrenako Operarako Waut Koekenek egindako eszenaratze teatral eta ikusgarriak jatorrizko libretoa baliatzen du, trama Suedian girotzen duena. Yves Abel musika-zuzendariaren batutapean luxuzko artista-zerrenda arituko da: Sergio Escobar (Gustavo III), Artur Rucinski (Anckarström Kondea), María Pía Piscitelli (Amelia), María José Montiel (Ulrica Arvidson) eta Nina Solodovnikova (Oscar). Opera izenburu honetan ere Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta AGAOren abesbatzak hartuko dute parte.
 
Sarrerak 30, 46 eta 62 eurotan eskura daitezke eta 30 urtetik beherakoentzat, 24, 37 eta 50 eurotan: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, bi emanaldiak baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek sarrerak 9, 14 eta 19 eurotan eskuratu ahal izango dituzte, soilik txartel-leihatilan. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA.
Eszenifikatutako opera Baluarten bueltan izango da 'Un ballo in maschera' izenburuarekin otsailaren 4an eta 6an

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 22/23 denboraldiari hasiera emateko kontzertu berezia eskainiko du Baluarten irailaren 1ean

Lina Tur Bonetek zuzenduko du Zortzi urtaroak programa, Vivaldiren Lau urtaroak eta Astor Piazzollaren Buenosairestar lau urtaroak elkarrizketan jarriko dituena

Ara Malikian Baluartera itzuliko da urriaren 12an

Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian

Suakai taldeak 'Islak' ikuskizun interaktiboa urriaren 23an Baluarten aurkeztuko du

Areto Nagusian 19:30ean hasiko den murgiltze-proposamen artistiko honetan publikoak zuzenean bere soinu-banda zuzentzeko aukera izango du

David Guaporen umoreak Baluarte barrez beteko du datorren urriaren 9an

Bartzelonako bakarrizketagileak #quenonosfrunjanlafiesta1 ikuskizuna aurkeztuko du Areto Nagusian 19:00etan

Denboraldia hasteko atzerako kontaketa

Abuztuaren 22an Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusirako eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldirako abonuen salmentarekin hasteko dena prest dugu

Tecalitlángo Vargas Mariachia Baluartera 125 urteurren biraren baitan urrian helduko da

Taldea, "munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna, Areto Nagusiko eszenatokira urriaren 15ean igoko da Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Lila Downsek Baluarten kontzertua eskainiko du urriaren 14an

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Carlos Latrek Baluarten bigarren emanaldi bat eskainiko du irailaren 17an

One-Man Show ikuskizuna 20:00etan aurkeztuko du eta sarrerak 29 €eta 36 eurotan eros daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.