Dantza Garaikidearen Jaialdiak 'QUO' ikuskizuna Baluartera ekarriko du bihar

2022ko, maiatzaren 14a
Baluarteko Ganbera Aretoak Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiaren baitan ikuskizun bat hartuko du bihar, arratsaldeko 19:00etan. Zehazki, hiru koreografia-piezaz osatutako programa aurkeztuko da Sareak atalaren baitan: Gil Harush-en SAL eta FOMO, eta Gilde Koch-en QUORUM. Dantzaz taldearen Quo programak denentzako leku horren bila dabil, pandemiaren ondoren elkarrekin bat egiteko. Sarrerak 12 eurotan, eta Gazte Txartelarekin 4 eurotan, ohiko kanaletan eskuratu ahal dira: Baluarteko txarteldegian eta www.baluarte.com web-orrian. 
 
SAL – Gil Harush (15')
Gil Harush-ek Dantzaz-entzat egin duen lehen koreografia da SAL. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanak ditu oinarri, arrantzale-herrixka batean, non modernitatearen loturek ez baitiote biderik uzten tradizioen iraupenari, herriaren, herritarren, itsasoaren, naturaren arteko harremanen iraupenari
 
FOMO – Gil Harush (15')
Gil Harush-en koreografia, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingeleseko “fear of missing out”etik: pasatzen uzteko edo zerbait galtzeko beldurra), patologia psikologiko bat, honela deskribatua: «beldur antz orokorra, besteek esperientzia atseginak ote dituzten eta norbera horiek galtzen ari ote den». Antsietate sozial modu horren ezaugarri da «besteak egiten ari direnarekin etengabe loturik egoteko gogoa». 
 
QUORUM – Gilde Koch (35')
Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, zeinean lankide izan baitira Paula Díaz konpositorea, Tytti Thusberg moda iraunkorraren diseinatzailea eta Alaine Arzoz argiztapen-diseinatzailea. Lau emakumeon elkarlana da pieza honen abiapuntua, zeinaren koreografia Dantzaz-eko dantzariekin batera idatzi baitu Koch-ek.
Dantza Garaikidearen Jaialdiak 'QUO' ikuskizuna Baluartera ekarriko du bihar

BERRIAK BALUARTE

Su-artifizial gauak, Baluarteko terrazatik

Sarrerak 22 eurotan eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat 18 eurotan eskura daitezke, txarteldegian bertan edo www.baluarte.com web-gunean

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du larunbatean

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Baluarte, nazioko eta nazioarteko komunikabideentzako erreferentziazko gunea, jaietako kronikak eta estaldurak egiteko

Nazioarteko Prentsa Bulegoak hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Jorge Luengo munduko magia-txapeldunak 'Ensueños' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du azaroaren 12an

Errealitatea eta ametsen mundua nahasten dituen proposamena 19:30ean iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak salgai

Flamenco on Fire 2022 Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 25etik 28ra

María José Llergo (26), José Mercé (26), Estévez & Paños (27) eta Israel Fernández eta Diego del Morao (28) arituko dira jaialdiaren baitan Baluarten. Sarrerak salgai daude

Sanferminetan, telebistak zuzenean Baluartetik

Navarra Televisión-ek su artifizialak zuzenean emango ditu jai guztietan, eta ETB1ek hilaren 9, 10, 12 eta 13an ere eskainiko ditu

Uztailean Baluartera helduko den RoofTop Cinema ziklorako sarrerak salgai daude jada

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.