Iruñeko Sinfoniettak Joakin Taboadaren 'Classic ChillOut' aurkeztuko du igande honetan Baluarten

2022ko, irailaren 22a
Baluarteko Ganbera Aretoan Joakin Taboada konpositore nafarraren Classic ChillOut obra interpretatuko du igandean, arratsaldeko 19:30ean, Iruñeko Sinfonietta orkestrak. Musika klasikoa, New Age, ChillOut eta musika minimalistaren eraginak biltzen dituen lan kontzeptuala da Classic ChillOut, publikoaren meditaziora eta erlaxaziora gonbidatzeko helburuarekin. Musikagilearen hitzetan: «Soinu-esperientzia ezberdina izateko pentsatutako obra da, norberaren emozioarekiko lotura soinuaren bitartez». Obraren jatorria Caroline Collier Iruñeko Sinfoniettaren zuzendariaren enkargua izan zen, orkestraren 30. urteurrena ospatzeko. Baluarteko gertokian, Iruñeko Sinfoniettaren hari sailaz gain, hainbat bakarlarik parte hartzen dute, besteak beste, Joakin Taboadak berak pianoan eta sintetizadoreekin, eta Hutsun taldearen txalapartak.
 
Emanaldirako sarrerak 12 eurotan www.baluarte.com webgunean eta Baluarteko leihatilan eros daitezke.
Iruñeko Sinfoniettak Joakin Taboadaren 'Classic ChillOut' aurkeztuko du igande honetan Baluarten

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko Topaketek Baluarten programazioa datorren astean irekiko dute

Hitzordua urriaren 6tik 18ra bitartean izango da hiriko hainbat egoitzatan, eta Baluarte Europako pentsamenduaren eta kulturaren gune bihurtuko da programatutako 33 jarduerarekin

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Lila Downs abeslaria 'Volver Tour' birarekin Baluartera urriaren 14an iritsiko da

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko beherapenarekin eskura daitezke, soilik txarteldegian

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin datorren astean Baluartera itzuliko da

Emanaldia urriaren 9an izango da eta sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

Emilio Arrietaren 'San Franco de Sena'-k Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiari hasiera emango dio urriaren 20an

Musikagile nafarraren azken zarzuela kontzertu bertsioan iritsiko da Baluartera, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta AGAOren Abesbatza lirikoaren partaidetzarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.