'La Bohème' operaren estreinaldia Baluarten izango da gaur arratsaldean

2023ko, otsailaren 3a

Dena prest dago Giacomo Pucciniren La Bohème opera Baluarten gaur estreinatzeko. Azkeneko bi astetan zehar entsegu biziak egin ondoren, arratsaldeko 19:30ean Areto Nagusiko oihala igoko da italiar musikagilearen lan garrantzitsuenetarikoa den hau eszenaratzeko. Baluarte Fundazioaren 2022/23 Denboraldi Nagusiaren baitan gurean izango dugun opera hitzordu hau igandean berriz ere taularatuko da, arratsaldeko 18:30ean. Bi emanaldietarako sarrerak agortu dira.
 
La Bohéme operan, Puccinik Parisen XX. mendearen hasierako bohemio-biziera islatu eta istorio unibertsal bat eraiki zuen, bohemio-talde baten ilusioen, ametsen eta itxaropenen bidez, gazteriaren erretratua eginez. Gure Areto Nagusian ikusi ahalko den Oviedoko Operaren ekoizpen honetan, Emilio Sagi eszena zuzendariak Mimi eta Rodolfo, Musetta eta Marcelloren maitasun eta zoritxarrei buruzko istorioa XX. mendeko hirurogeiko hamarkadako Parisera lekualdatzen du, eta Pucciniren lanaren intentsitate intenporala erakutsi ere. Baluarten, La Bohème-k lehen mailako hainbat bakarlari espainiar izango ditu protagonista: Airam Hernández (Rodolfo), Miren Urbieta-Vega (Mimí), Raquel Lojendio (Musetta) eta Javier Franco (Marcello). Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, AGAOko Abesbatza Lirikoak eta Orfeoiaren Eskolaniak ere parte hartzen dute opera honetan, guztiak Ivan López Reynoso mexikar maisuaren zuzendaritzapean.
'La Bohème' operaren estreinaldia Baluarten izango da gaur arratsaldean

BERRIAK BALUARTE

Flamenco on Fire jaialdia bihar hasiko da Miguel Povedaren emanaldiarekin

Emanaldian flamenko tradizionala eta Lorcaren olerkiak bere musikara egokitzeko lanak eskainiko ditu flamenko-kantariak

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere bederatzigarren programa aurkeztuko du Baluarten martxoaren 30ean

Transformazioak izeneko kontzertuan, Marko Letonjak Stravinsky, Saariaaho eta Dvořáken lanak zuzenduko ditu

'Memory' Ganbera Aretora iritsiko da bihar, Baluarte Txiki familiarteko zikloaren bosgarren proposamena

Hari laukote, zirku artista eta narratzailearentzako kontzertu eszeniko honek zirkua eta musika klasikoa uztartuko ditu eta oroitzapenei eta oroimenaren galerari buruz hausnartzen lagunduko du

Baluartek Mocedades taldearen emanaldia hartuko du apirilaren 22an

Bilboko taldeak, Los Panchosekin batera, 50 urte baino gehiagoko ibilbide musikala ospatuko du kontzertuan

Datorren astean hasiko den Punto de Vista-n 18 izenburuk hartuko dute parte Sail ofizialean

Martxoaren 27tik apirilaren 1era izango den Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren egoitza nagusia Baluarten egongo da berriz ere

Vinofest Navarraren uzta berria, Baluarten

Hitzordua apirilaren 14an eta 15ean Erakusketa Aretoan izango da eta bertan Nafarroako 20 upeltegi partaide ingururen ardo zuri, gorri eta beltzak dastatzeko aukera dago

'Musika erlijiosoa bihotzetik', Musika Sacra Jaialdiaren bigarren proposamena Baluarten apirilaren 3an

Kontzertuan, Nafarroako Abesbatzen Elkarteko Koru Sinfonikoak eta Iruñako Gazte Orkestrak Aurelio Sagaseta, Hilarion Eslava eta Felipe Gorritiren obrak interpretatuko dituzte

Juan Carlos Ortegak 'Las Noches de Ortega Show' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du urriaren 7an

Irrati-umorearen ikono bat den honen emanaldia Ganbera Aretoan arratsaldeko 20:00etan izango da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.