Baluarte Fundazioaren 2022/23 Denboraldi Nagusiak 9 ikuskizun eskainiko ditu

2022ko, abuztuaren 16a
Baluarte Fundazioaren DENBORALDI NAGUSIA berria 2022ko urriaren 20tik 2023ko maiatzaren 5era bederatzi ikuskizun ekarriko ditu Baluartera (osotara hamar emanaldi), lirika, musika klasikoa eta dantza ardatz nagusiak izango dituen programazioaren baitan. Denboraldiari hasiera emango zaio Emilio Arrietaren ondarearekin: Senaren San Franco zarzuela kontzertu bertsioan (urriaren 20an). Iragan urtean konpositore nafarraren jaiotzaren 200. urteurrena dela eta, Baluarte Fundazioak partitura berrargitaratu eta berrikusi hau berreskuratuko du. Emanaldian bakarlari talde garrantzitsu bat, AGAOko abesbatza lirikoa eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa izango dira oholtza gainean, José Miguel Pérez-Sierra maisuaren zuzendaritzapean. 
 
Denboraldi liriko eta sinfoniko-bokala G.F. Haendelen obra ezagunenak osatuko du, El Mesías (abenduaren 22an), Akademie für Alte Musik Berlin ganbera-orkestraren eta RIAS Kammerchor taldearen eskutik, munduko hamar abesbatzarik onenetakotzat jotzen dena; Giacomo Pucciniren La Bohème operaren eszenaratzearekin (otsailaren 3an eta 5ean), NOSren eta AGAOren koruaren partaidetzarekin berriz ere; Joseph Haydnen Sorkuntzaren Meza (martxoaren 19an), XVIII. Mendeko Orkestraren eta Iruñeko Orfeoiaren eskutik; eta horrekin programaziorako urrezko amaiera izango da, gaur egun munduan operako izar handienetako bat den Piotr Beczala tenorraren kontzertuarekin (maiatzaren 5ean).
 
22-23 Denboraldi berrian dantzarekin lehen hitzordua Scapino Ballet Rotterdam eta bere Casablanca ikuskizunarekin iritsiko da (azaroaren 5ean). Estilo ezberdinak eta zirkuko hainbat elementutako dantza-proposamen honetan, errealitatea eta fantasia nahasten dira. Urte berriarekin batera, Akram Khan Companyk debuta egingo du Baluarten (urtarrilak 21). Akram Khan Company nazioarteko dantzako artista handienetako batek sortu zuen, eta El libro de la selva lanaren berrirakurketa eskainiko du. Andaluziako Flamenko Balletak (otsailaren 18an) denboraldi honetako dantza programa osatuko du F.G. Lorcaren El maleficio de la mariposa obrarekin, egileak taulen gainean estreinatutako lanarekin.
 
Gainera, bakarlari handien atalean, piano espainiarraren kondaira bizia Baluartera itzuliko da (azaroak 19): Joaquín Achúcarro. 90 urte bete berritan, Chopin, Listz, Rachmaninoff eta Scriabinen piezak, hala nola Granados eta Albenizen musika espainiarraren obrak interpretatuko ditu gaualdi ahaztezin honetan.
 
Salmenta egutegiaren baitan, abuztuaren 22tik aurrera abonu oso berrien eta Baluarte Joven programaren abonuen salmenta izango da; Irailaren 7an, Abonu partzial berriak: Klasika/Lirika, Dantza eta Abonamenduak Aukeran; eta irailaren 8tik aurrera, denboraldi berriaren ikuskizun guztietarako sarrera solteen salmenta. Gainera, denboraldi honetan berriz ere, 30 urtetik beherakoek emanaldi guztietarako sarrerak %20eko deskontuarekin eskuratu ahal izango dituzte edozein momentutan, irailaren 8tik aurrera. Eta aurreko urteotan bezala, Baluarte Joven programaren sarrera solteak, ikuskizun baikotza baina hiru egun lehenago jarriko dira salgai, %70eko beherapenarekin.

 

Baluarte Fundazioaren 2022/23 Denboraldi Nagusiak 9 ikuskizun eskainiko ditu

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 'Izarren gainean' programa eskainiko du abenduaren 15ean Baluarten emango duen bosgarren kontzertuan

Juanjo Mena zuzendari gonbidatuaren gidaritzapean, OSNk Beethovenen bi obra handi interpretatuko ditu: Pianorako kontzertua 4.a eta Bederatzigarren Sinfonia

Ene Kantak-ek emozioen festa Baluartera ekarriko du urtarrilaren 2an eta 3an

Emozio Festa haurrentzako musika ikuskizunerako sarrerak 12 eta 15 euro balio du

Minimusic zikloak 'Rock & Roll-aren semeak' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du abenduak 29an

Familiartean gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Flo, Mota eta Segura Baluarten emanaldia eskainiko dute urtarrilaren 14an

Umore-sena: Bi ergel eta ni umore ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte. Sarrerak 25 eta 35 euro bitartean eskura daitezke

Iruñeko Sinfoniettak gabonetako kontzertua emango du abenduaren 19an Ganbera Aretoan

Caroline Collierrek zuzenduko du Tchaikovsky: 5. sinfonia izenburua duen emanaldia, 20:00etan

'El Cascanueces' Eguberrian Baluartera bueltatuko da

Tchaikovskyren musika duen balleta Nazioarteko Ballet Klasikoaren eskutik abenduaren 26an helduko da gurera

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Eguberria kontzertu berezi batekin jasoko dute abenduaren 23an

Perry So maisuak Baluarteko Areto Nagusian zuzenduko duen emanaldirako sarrerak 16 eta 38 euro artean eros daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.