Baluarte Cámara zikloak estilo ezberdinen fusioa ardatz izango duten lau kontzertu ekarriko ditu Baluartera

2023ko, martxoaren 28a
 
Baluarte Cámara programaren udaberri musikala jasotzeko prestatzen ari da Baluarte. Apirilaren 12tik maiatzaren 17ra bitartean, Baluarte Ganberaren 22/23 denboraldiko programazio berria hartuko du Iruñeko Auditorioko Ganbera Aretoak, Baluarte Fundazioak programatua. Zehazki, energiaz, bizitasunez eta mestizajez betetako lau ikuskizun helduko dira gurera, Martirio, Andrea Motis edo Accademia del Piacere bezalako artista karismatikoak protagonista dituztenak.
 
Lehen proposamena, Bach & Forward, apirilaren 12an izango da, Marco Mezquida pianistak eta Juan de la Rubia organistak osatutako bikotearen eskutik. Bertan, izenburuko hitz-jokoak iradokitzen duen bezala, teklatu katalanek Johann Sebatian Bachen (1685-1750) obraren aukera adierazkor eta estetikoekin jolastuko dute inprobisazioaren eta elkarrizketaren bidez, musika lurralde ezohiko eta freskagarrietara eramateko.
 
Andrea Motis abeslari, konpositore eta tronpetistak Baluarte Camara programaren bigarren saioa ekarriko du apirilaren 18an, asteartearekin. Hitzorduan Loopholes disko berria aurkeztuko du bere bandarekin batera: Christoph Mallinger (gitarra, biolina eta mandolina), Steph Kondert (baxu elektrikoa), Big Yuki (teklatuak), Gregory Hutchinson (bateria), Zé Luis Nascimento (perkusioa) eta Raja Kassis (gitarra); jazzeko hainbat lekutatik (funka, jazz elektrikoa, neo-soula eta folklore latinoamerikarra) datozen soinuak nahasten dituen albuma da, esperientzia transmusikala sortzen duena.
 
Hirugarren proposamena, Coplas de Madrugá, maiatzaren 3an iritsiko da eta bertan Chano Dominguezen jazzaren eta Martirioren koplaren fusio ospetsuaren zilarrezko ezteiak kopla ospatuko dira. Abeslariaren arabera, disko horren fusioa "ezkontza zoriontsua izan zen, poz handia eman diguna"; baita ondorengo belaunaldietako artista askorentzat erreferente bat ere, berak eta Cadizko pianistak duela mende laurden ireki zuten bidetik ibili baitira. 
 
Baluarte Camara maiatzaren 17an itxiko da, Accademia del Piacere ensemblearekin -Fahmi Alqhai buru duela, ganba biolan- eta Dani de Moronen parte-hartze bereziarekin gitarra flamenkoan. Metamorfosis izeneko gaualdi musikal honetan, musika barrokoaren eta flamenkoaren arteko kidetasunak aztertuko dituzte; 2022ko irailean Sevillako Alcázar Real aretoan arrakasta handiz estreinatu zen ensemblearen "lanik sortzaileena".
 
Emanaldi bakoitzerako sarrerak 20 eurotan (Gazte Txartelarekin, 6€) www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian eskura daitezke. Gainera, abonamenduak ere salgai daude, 58 eurotan (4 hitzorduetarako sarrerak ditu barne). Kontzertu guztiak Ganbera Aretoan arratsaldeko 19:30ean izango dira.
Baluarte Cámara zikloak estilo ezberdinen fusioa ardatz izango duten lau kontzertu ekarriko ditu Baluartera

BERRIAK BALUARTE

Euskadiko Orkestrak 22-23 denboraldiari amaiera emango dio bihar Baluarten

Gainditzea izenburupean 19:30ean izango den kontzertuan Yulianna Avdeeva pianistak parte hartuko du gonbidatu gisa

Baluartek Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen SEGG23 Kongresua hartuko du datorren astean

Estatuko eta nazioarteko 120 hizlarik baino gehiagok adinekoentzako arretaren etorkizunari buruz eztabaidatuko dute ekainaren 7tik 9ra bitartean. Iñaki Gabilondo kazetaria izango da inaugurazio saioan

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

San Fermin Sinfonikoa 'ikuskizuna uztailaren 2an iritsiko da Baluartera, jaien atariko

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Nafarroako Sinfoniaren, 60 ahotsen eta Erraldoi eta Dantzarien Konpartsa baten, dantzarien eta jotarien eskutik

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

Álex Claverok 'La nueva normalidad' ikuskizuna Baluarten 2024ko apirilaren 27an aurkeztuko du

Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan izango den umore ikuskizun hontarako sarrerak salgai daude jada

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.