Arizmendiarrietaren bizitza eta obra 'Hazia' musikalean Baluartera helduko da urriaren 29an

2022ko, uztailaren 1a
Baluarteko Areto Nagusian, urriaren 29an (larunbata, 20:00etan), HAZIA musikala taularatuko da, Arrasateko kooperatiba-mugimenduaren sustatzailea izan zen Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren irudikapen artistikoa. Gontzal Mendibil musikari eta kantariaren gidoiarekin eta zuzendaritzarekin, hamaika musikarik, sei abeslarik, 16 aktorek eta hamaika dantzarik osatuko dute ikuskizun musikala euskaraz. Mendibilek berak idatzitako 22 abestitan, euskal kooperatibismoaren aitaren ibilbidea jasotzen du, taulen gainean 16 eszenatan aletuko dena. Sarrerak 26 eta 30 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eros daitezke.


"AMETSAK ERAIKITZEN"

HAZIA musikala, Arrasateko kooperatiben eredua sustatu zuen pertsonaren irudikapen artistikoa da. 1936ko gerraren giza malkotik eta 1941ean Arrasatera iritsi zeneko lanbide eskola eta enpresen susperraldiaren proiekzioa. Arizmendiarrietaren historia, bere elkarlan-sentimenduan eta etorkizunaren ikuspegiaren senean, gure herriari sostengua eta lana eman dion gizon baten historia lokala eta unibertsala da. Ametsak eraikitzen leloarekin eta Beti Aurrera! aldarria zuzenaren balio horretan finkatua.

Ikuskizun musikalak, beraz, bizi izandako gizartearekiko ikuspegian, bere ideiak, ekarpenak eta txertatu dizkigun baloreak, antzezpen, ilustrazio eta koreografiekin musika eszenaratze artistikoarekin ezagunaraziko ditu. Sustrai batetik, ahots batetik, bizitza batetik eta leku zehatz batetik, garai zail baina oso anekdotikoan sortzen diren istorioak kontatuak, abestuak, eszenaratuak.

 

Arizmendiarrietaren bizitza eta obra 'Hazia' musikalean Baluartera helduko da urriaren 29an

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emakumeen presentziaren aldeko apustua egiten du berriz ere 22-23 denboraldian

Zuzendari berria buru duela, NOSk 12 kontzertu eskainiko ditu Baluarteko abonamendu programazioan. Sarrera solteak irailaren 8an jarriko dira salgai eta nobedade gisa Gazte Abonua abiarazi du

Baluarteko txartel-leihatila, goizez eta arratsaldez zabalik

Sarrerak txarteldegian 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eskura daitezke

Estevezek eta Pañosek 'La Confluencia' koreografiarekin flamenko gaurkotuena Baluartera ekarriko dute hilak 27an

Koreografoak eta euren konpainia Flamenco on Fire Jaialdiaren hirugarren proposamenaren protagonista izango dira Iruñeko auditorioan

'Oinak hodeietan' programako gonbidapenak Baluarteko webgunean eta txarteldegian eskura daitezke

Abuztuaren 4tik 28ra egingo den programak arte eszenikoak eta Nafarroako espazio bereziak lotuko ditu

Baluarte Fundazioaren 2022/23 Denboraldi Nagusiak 9 ikuskizun eskainiko ditu

Urriaren 20tik maiatzaren 5era Baluarten garatuko den ikasturte berriaren ardatz nagusiak lirika/klasika eta dantza izango dira

Flamenko Jaialdia Baluarten datorren astean hasiko da María José Llergo kantariaren emanaldiarekin

Areto Nagusian abuztuaren 25ean gaueko 21:30ean izango den kontzertuan flamenko-kantari kordobarrak Sanación izeneko bere lehenengo lana aurkeztuko du

José Mercé kantaria Flamenco on Fire jaialdiaren bigarren hitzorduaren protagonista izango da Baluarten abuztuaren 26an

Artista jereztarrak Baluarteko Areto NagusiaEl oripandó aurkeztuko du, kantak, boleroak, baladak eta soinu elektronikoak biltzen dituen bere hogeigarren albuma

Baluarte Fundazioaren 2022/23 Denboraldirako abonu oso berrien salmenta abuztuaren 22an hasiko da

Egun horretatik Denboraldi Nagusiko abonamendua, Nafarroako Orkestrarena, Baterako Abonamendua, hala nola Gazte Abonua eta Baluarte Cámara programenak ere eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.