Ara Malikian Baluartera itzuliko da urriaren 12an

2022ko, abuztuaren 8a
Ara Malikian libanoar jatorriko biolin-jotzailea Baluarten izango da urriaren 12an, The Ara Malikian World Tour biraren baitan. Areto Nagusian emango duen kontzertua bere semea "hazten ikustearen" esperientziaren "emaitza" gisa definitzen duen tour berriaren parte da: “Bere ondoan izan dudan hazkundearen emaitza da, sentitu dudanari forma ematen saiatzen diren soinu eta melodia horiek guztiak dira, berataz eta haren bidez bizitzaz inspiratu nauena. Izan ez nuen haurtzaroarekin baina askotan amestutakoarekin topaketa bat da. Txori aske bat bezain aske diren izaki horiei egindako omenaldia da". Biolinistak berak azaltzen duenez, "bira hau dinosauroz, txipiroi robotikoz, denbora-makinaz, piano hegalariez eta mimo elebidunez beteta dago, disko hau ahaztua nuen eta hain ahaltsua den hori da; egunero eta bide liluragarri bakoitzean zer dakarten aurkitzeko magia". 
 
Ara Malikianen kontzerturako sarrerak 58 eta 68 eurotan eskura daitezke jada (www.baluarte.com).
 
Ara Malikian bere belaunaldiko biolinista handi eta adierazkorrenetako bat da inondik ere. Estilo guztiz berezia du, bere sorburuan eta musika-bizipen aberatsean oinarritua, eta bere biolina musika-panoramako ahotsik originaletako bat da.
Ara Malikian Baluartera itzuliko da urriaren 12an

BERRIAK BALUARTE

Euskadiko Orkestraren 22-23 Denboraldia gaur hasiko da Baluarten 'Tragedia' programarekin

Robert Treviño bere zuzendari titularraren batutapean, 19:30ean hasiko den ikasturteko 1. kontzertuaAlexei Volodin biolinistak parte hartuko du

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin datorren astean Baluartera itzuliko da

Emanaldia urriaren 9an izango da eta sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

NOSko zuzendari berria den Perry Sok denboraldiko lehen kontzertua Baluarten zuzenduko du bihar

Sorginen Gaua emanaldiak Manuel de Falla, Hector Berlioz eta Beatriz Arzamendiren lanak ekarriko ditu eta Marina Heredia flamenko-kantariak parte hartuko du

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Lila Downs abeslaria 'Volver Tour' birarekin Baluartera urriaren 14an iritsiko da

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko beherapenarekin eskura daitezke, soilik txarteldegian

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.