Andaluziako Ballet Flamenkoak F.G. Lorcaren 'El maleficio de la mariposa' dantzatuko du Baluarten
2023ko, otsailaren 1a
Andaluziako Ballet Flamenkoa lehen aldiz igoko da
Baluarteko agertokira datorren larunbatean, otsailaren 18an (19: 30ean), eta bertan Federico García
Lorcaren
El maleficio de la mariposa aurkeztuko du, egileak tauletan debuta egiteko erabili zuen lana.
Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiaren zazpigarren proposamen bezala helduko den ballet honekin Granadako poeta eta antzerkigilearen jaiotzaren 125. urteurrena ospatzen da.
Sarrerak 17, 26 eta 36 eurotan eta 30 urtetik beherakoentzat, 14, 21 eta 29 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke:
www.baluarte.com webgunean, auditoriumeko txarteldegian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian. Gainera, emanaldia baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 8 eta 11 eurotan erosi ahal izango dituzte.
Lorcak 1920an Madrilgo Eslava Antzokian aurkeztu zuen lehen antzezlanaren izenburua den El maleficio de la mariposa lanaren testua frustrazioari, maitasunari eta heriotzari buruzko parabola bat da, Lorcak antzerkigile eta poeta gisa garatu zituen gai nagusiei buruzkoa. Antzezlanaren protagonista intsektu batzuk dira, zuzeneko musikariekin. Intsektu horiek giro kezkagarria ematen diote istorioari. Andaluziako Ballet Flamenkoak, Úrsula Lópezen zuzendaritza artistikoarekin, Granadako poetarekin era batera edo bestera erlazionatuta dauden emakumeak omentzen ditu, Zilarrezko Aroko artista hauen dantza eta dantzen bidez. Horrela, Antonia Merce, Palucca edo Martha Graham bezalako emakumeen pieza historikoak El maleficio de la mariposa obran txertatzen dira, ahalik eta modurik fidelenean.