Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
02/05/2050

Álex Claverok 'La nueva normalidad' ikuskizuna Baluarten 2024ko apirilaren 27an aurkeztuko du

Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan izango den umore ikuskizun hontarako sarrerak salgai daude jada

 
Álex Clavero Valladolideko umorista 2024ko apirilaren 27an iritsiko da Baluartera, La nueva normalidad umore ikuskizunarekin. Emanaladia bakarrizketa komiko bat da, 2020ko martxotik aurrera gertatu dena laburbiltzen duena. COVID-19aren ondorioz gertatu den guztia, hain izan da berria, ezen merezi baitu gogoratzea eta laburbiltzea ikuspegi sinpatiko, barregarri, kritiko, absurdu batetik… Dena oso Clavero estilokoa eta Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etatik aurrera gozatu ahalko dena.
 
Álex Claveroren umore ikuskizunerako sarrerak 18 eurotan Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean jarri duen salmenta-gune berrian eskura daitezke.