Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/11/2025

Iruñeko Sinfoniettaren kontzertua, Baluarten abenduaren 21ean

Caroline Collierrek zuzentzen duen taldeak Mugak zeharkatzen programa aurkeztuko du 20:00etan Ganbera Aretoan. Sarrerak 15,95 eurotan eskura daitezke

  • Sinfonietta Pamplona
  • concierto Baluarte
  • Navidad


Baluartek proposamen musikal berri bat izango du datorren abenduaren 21ean (20:00etan Gabonetako jaien atariko: Mugak zeharkatzen kontzertua Iruñeko Sinfoniettaren eskutik. Caroline Collier zuzendari titularraren batutapean, hainbat herrialde eta kulturatan zehar bidaia musikal bat egitera gonbidatzen duen errepertorioa joko du taldeak. Ibilbide horretan, musika sinfoniko nazionalista hizkuntza unibertsal bihurtzen da, edozein muga gainditu eta bihotzari zuzenean hitz egiteko gai dena. Zehazki, Jean Sibeliusen Finlandia; Bedřich Smetanaren Má vlast, 2 zk. - Vltava (El Moldau); Heitor Villa-Lobosen Bachianas Brasileiras, 4. zk. - Preludioa; Edward Elgarren “Pomp and Circumstance”, 1. martxa; eta Franz Liszten Rapsodia Hungariarra, 2. zk. obrak interpretatuko ditu Iruñeko Sinfoniettak Ganbera Aretoan.

Sarrerak 15,95 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.