Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
12/11/2025

OBK taldeak 35 urteko ibilbidea ospatzen du Baluartera urriaren 23an iritsiko den bira batekin

Sarrerak azaroaren 14an jarriko dira salgai, eguerdiko 12:00etan. Vertigo Tourrek taldearen arrakastak eta disko berriko kantuak aurkeztuko ditu

  • OBK Pamplona
  • concierto Baluarte


Sanferminetan Iruñera egindako bisitaren ondoren, OBK taldeak 2026ko urriaren 23an Nafarroako hiriburura itzuliko dela iragarri du, Vértigo Tour biraren baitan Baluarten kontzertu bat eskaintzeko. Bira honekin, Jordi Sanchez etenik gabe buru izan duen taldeak agertokien gainean ospatuko du 35. urteurrena. Emanaldian, pop elektroniko nazionalaren panoramako talderik ezagunenetakotzat jotzen den honek, bere arrakasta-bilduma interpretatuko du, besteak veste, Historias de amor, El cielo no entiende, La princesa de mis sueños, Dicen, Tú sigue así edo Falsa moral bezalako abestiak. Eta disko berriko kantuak ere aurkeztuko ditu, lehena hamabi urtez material berririk gabe egon ondoren, 2026ko udaberrian kaleratuko dena.

Escenario Harmonia AIE-k antolatutako kontzerturako sarrerak 32,95 eta 40,95 euro artean ostiral honetan, hilak 14an, eguerdiko 12:00etan jarriko dira salgai: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.