Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
07/07/2024

Golden Apple Quartet taldea 'Vamos que nos vamos' amaierako birarekin Baluartera etorriko da urtarrilaren 11n

Donostiako laukotearen umore eta musika ikuskizunerako sarrerak salgai daude jada 24 eta 28 eurotan

  • Golden Apple Quartet Pamplona
  • teatro musical Baluarte


Golden Apple Quartet 2025eko urtarrilaren 11n itzuliko da Baluartera (20:00etan), Iruñeko auditoriuma azkenekoz bisitatu eta ia hamarkada batera. Oraingo honetan ¡Vamos que nos vamos! agur-birarekin egingo du, bertan laukote donostiarrak bere bertsiorik onena eskainiko duen, ia 4 hamarkadatan publikoarekin partekatu dituen abestietan barrena ibilbide bat eginez. Musika, umorea eta antzerkia uztartuko dituen hitzordua.

Sarrerak 24 eta 28 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

Loyola Garmendia, Kike Ochoa, Manu Romano eta Edu Errondosoro laukoteko kideek agur esango diote 1986an lagun baten ezkontzan txantxa gisa hasi zuten ia lau hamarkadako ibilbideari. Urte guzti hauetan zehar, Golden Apple Quartet taldean Baluarten hainbat alditan izan dira: 2006an, Los Golden en serio ikuskizunarekin; 2011n, En blanco y negro ikuskizunarekin; eta azkena, 2016an, euren Mundo Intrépido aurkeztu zutenean.