Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
12/11/2025

Euskadiko Orkestrak Camille Thomas biolontxelo-jotzaile entzutetsua izango du gonbidatu bihar Baluarten

Denboraldiko bigarren kontzertuak Fazil Sayren lan antibeliko bat eta Haydn eta Schmidten sinfoniak ekarriko ditu 19:30ean Areto Nagusira. Azken sarrerak salgai

  • Euskadiko Orkestra
  • Camille Thomas
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica


Euskadiko Orkestraren Denboraldiaren bigarren programak agian horren ezagunak ez diren baina interes handia sortzen duten bi sortzaileren unibertsoan barneratuko du publikoa Baluarten gaur, arratsaldeko 19:30ean. Joseph Haydnen 83. Sinfoniaren klasizismo estilizatuaren ostean, Fazil Say pianojole birtuoso bikainak konpositore gisa duen alderdia ezagutuko dugu. Biolontxelorako Never Give Up kontzertua “Europako eta Turkiako eraso terrorista lazgarrien” aurka erraietatik sortutako salaketa da eta biolontxeloa jotzen Belgikako izarra den Camille Thomas izango da. Jarraian, Euskadiko Orkestra lehen aldiz barneratuko da Franz Schmidten mundu sinfonikoan. Izandako harreman politiko okerrek bere erreputazioa ilundu zuten arren, azken urteotan haren musika aldarrikatzen ari dira. XX. mendeko Brucknerren oinordeko espiritual izendatu dute. Haren 4. Sinfonia –1933an alaba Emmaren izenean sortutakoa requiem gisa eta Vienan amaitu zuena– lirismo handiko sorkuntza-lana da. Zuzendaria Katharina Mullner izango da. Vienakoa da eta Deutsche Oper am Rheineko kaperako gaur egungo maisua.

Sarrerak 20€ eta 40€ artean daude salgai www.euskadikoorkestra.eus webgunean eta Baluarteko leihatilan (kontsultatu prezio bereziak).