Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/11/2025

Baluarte Txiki 25-26 'Compaña' ikuskizunarekin hasiko da azaroaren 22an

Xampatito Pato konpainia sarituak Baluarte Fundazioaren familia programaren lehen proposamen honen emanaldia 17:00etan eskainiko du. Sarrerak salgai daude

  • Baluarte Txiki 25-26
  • espectáculo infantil
  • circo Baluarte


Baluarte Fundazioak 2017an abian jarritako Baluarte Txiki zikloa bueltan izango dugu familia osoari eskainitako programazioarekin. Osotara, 2025/2026 Denboraldian sei haur-ikuskizun ekarriko ditu Baluartera apirila arte. Zehazki, ikasturte hontako Baluarte Txiki programa heldu den urriak 22an hasiko da, Compaña ikuskizunaren emanaldiarekin (17:00etan). Proposamena Xampatito Pato konpainiaren eskutik iritsiko da Ganbera Aretora, MalabHaría 2020ko publikoaren sariaren eta Panorama Circada 2019 bigarren sariaren irabazlearen eskutik. Jesús Velasco Oterok antzeztuta, Compañak zirkua eta txotxongiloen mundua uztartzen ditu, publikoa mundu surrealista eta oniriko batera eramango duten irudiak eta eszenak sortuz.

Ikuskizunak 50 minutuko iraupena izango du eta 5 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 10,95 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean. Gainera, Txiki Abonua Nahieran (aukeratu beharreko 4 ikuskizunetarako) eskuragarri dago 30,95 €-an; eta 4 Txiki Abonuko Sorta Nahieran (4 sarrera aukeratu beharreko 4 ikuskizun beberetarako), 104,95 €-an.

Konpainia bila dabilen pertsonaia bakarti baten ingurukoa da obra, eta horrek irudimenaren bidez bere pentsamenduei bizia ematera eramaten du. Muntaiak umorea, edertasuna eta elementu harrigarriak biltzen ditu, eta, hizkuntza performatibo baten bidez, lana konexioaren giza premian barneratzen da.


PROGRAMA OSOA IKUSI