¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2017ko Flamenco on Fire Jaialdia
25 abuztua, ostirala 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzen du: Baluarte Fundazioa

Rafael Riqueni

'Parque de María Luisa'
Parque de María Luisa Rafael Riqueniren disko berria da, hau da, jaio zeneko Sevillari buruzko oroitzapenak azaldu eta gogora ekartzen dituen lana. Zazpigarren diskoa du; lehena, 1996tik hona. Parque de María Luisa, beraz, flamenkoko eta espainiar musikako jenio handienetako baten itzulera da, bere hiriaren paradisu adierazgarria azalduz eta gogora ekarriz ondutako lanarekin. 
 
Rafael Riqueniren musika bilakaeraren atal berriaren zain ginen, eta esan behar da berrasmatze etengabea dela. Sustrai flamenkorik sakonenetik sortzen den inpresionismoa askatu duen lana da; halako bide bat, sortzailearen oroimenaren txokorik sakonenean zirauten lekuen nahiz bizipenen edertasun gorenerantz jotzeko.
 
Kontzertuak Rafael Riqueniren alde guztiak erakutsiko ditu, bai eta haren etorkizuna eta iragana ere. Lehen zatian, Parque de María Luisa lanak sortzaile nekaezina agertuko digu, haren lan berria interpretatuz. Bigarren zatia Vivencias da, flamenkoaren lehen kontzertista berraurkitzeko, eta ondoren, haren hirugarren isurialdea azaleratuko da, alderik bitxiena, hots, Rafael Riqueni Sexteto, haren diskografiaren aukera txukuna, alegia. 


Rafael Riqueni: Gitarra
Álvaro Mora: Segunda Gitarra
Chiqui Cienfuegos: Pianoa
Gautama del Campo: Saxoa/Flauta
Gretchen Talbot: Biolontxelo
Bruno Axel: Biolina
Leo Rodriguez: Biolina
Jerome Ireland: Biola
Roberto Barroso: Kontrabaxua
Luis Amador: Bateria/Percusioa
Diego Amador: Txaloak/Percusioa
José Amador: Txaloak
 
Zuzendaritza artistikoa: Paco Bech



* IRAUPENA: ORDU 1 –atsedeanaldia– ORDU 1

PREZIOAK
25€ / 30€ / 35€


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información