¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
16 martxoa, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzen du: Baluarte Fundazioa

Les Luthiers

'¡Chist!' Antologia

Mendekotasuna eragiten dute. Eta frogatzen duenak, gehiago nahi izaten du. Umore adimentsu, bakarra eta zoragarriaren jabeak diren argentinarrak gure eszenatokira bueltatzen dira. Les Luthiers taldearen¡Chist! Ikuskizuna oholtza gainean 49 urtez eskainitako obra entzutetsuenen eta dibertigarrienen hautaketa da. Ikuskizun honen hari nagusia La Comisión izeneko antzezlana da; himno nazionala beren interesen arabera aldatu nahi duten bi politikari ustelen gorabeherak kontatzen dituen lana, alegia. Les Luthiersen obrarik onenen antologia hau beste zenbait lanekin osatzen da: La Bella y Graciosa Moza Marchose a Lavar la Ropa, Educación Sexual Moderna, el Rap Los Jóvenes de Hoy en Día, Manuel Darío, El Bolero de los Celos eta La hija de Escipión, guztiak ere beste ikuskizun batzuetatik ateratakoak, esaterako, Bromato de armonio, Unen Canto con Humor edo Por Humor al Arte. Antologia honek garbi uzten du indarrean jarraitzen duela haren umore dibertigarriak, eta umore horren ezaugarri nagusia sormena, buru-argitasuna eta ironia direla.

 

* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 50 MINUTU (atsedenaldirik gabe) 

PREZIOAK
70€/55€/45€


Baluarte Gaztea, 30 urte baino gutxiago eta ikuskizunaren data baino 3 egun lehenago: 21, 17 eta 14€


ESKU-PROGRAMA

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información