¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
28 uztaila, larunbata 22:15etan. · Besteak

Izarren hiria (La La Land, 2016)

 
Zuzendaritza eta gidoia: Damien Chazelle 
Musika: Justin Hurwitz
Argazkiak: Linus Sangren (koloretan)
Antzezleak: Emma Stone, Ryan Gosling, John Legend, Rosemarie Dewitt, J. K. Simmons, Finn Wittrock, Sonoya Mizuno, Jessica Rothe, Jason Fuchs, Callie Hernandez
Iraupena: 127 min. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
 
Laburpena
Mia (Emma Stone) aktoregai gazte bat da, zerbitzari lana egiten duena casting-etara joaten den bitartean.  Sebastian (Ryan Gosling), berriz, jazzeko pianista bat da, tabernazulo zikinetan jotzen ateratzen duena bizimodua. Maitemindu egingo dira, baina beren ibilbide artistikoetako gailurrera iristeko duten nahi biziak bereizteko arriskua dakar berekin.
   

2017ko filma izan zen, musikal ia perfektua. Dantzako plano-pasarte gogoangarri bat ikusten da hasieran, eta azken segundoa arte interesari eustea lortzen du. “Neska ezagutu duen mutilaren” ohiko istorioa apaintzeko kolore musikal eta bisual ezohikoak daude, estetika erromantiko-vintagea eta gidoi zentzuduna. Horiek guztiak behar bezalako neurrian konbinatuta, arrakasta erabatekoa izan zen, mundu guztiko ikus-entzuleen artean eta urtero sariak banatzen dituzten akademia eta elkarte zinematografikoen artean. 6 Oscar sari lortu zituen, 7 Urrezko Globo, 5 BAFTA sari, 8 Critics Choice Awards, eta abar.

* Proiekzioaren ondoren, swing saioa egongo da Baluarteko areto batean, Pamplona Swing elkartearekin elkarlanean antolatuta.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información