¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
'Tour Secreto' bira
9 otsaila, ostirala 20:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: In&Out Producciones

India Martínez

Tour Secreto da India Martínezek publikoari kontzertuen bira berria aurkezteko aukeratu duen titulu enigmatikoa. Bere disko berria, Te cuento un secreto, kantari kordobarrak eszenatoki baten gainean inork ez bezala islatzen dakizkien kanta pertsonalez beteriko lana da. Te cuento un secretok India talentuz beteriko artista dela uzten du agerian, Espainiako pop arrazialean figurarik onena gisa.  
 
Hala distantzia laburretan, nola audientzia handien aurrean duen interpretatzeko moduak feminitate, talentu eta misterioz betetako artista bilakatu du. Otras verdades (2012) izeneko albumean biltzen diren bertsio-aukeraketari aurre egitean, zein Camino de la buena suerte (2013) albumean izandako  musikagile alderdiari ekitean dotore aritzen da India beti. Artista garrantzitsu bilakatu duten ahots liluragarri eta flamenko eta pop-aren arteko nahastea. Grammy sari latinoetan artista onenaren izendapena izan du. Cadena Dial bi sari irabazi ditu, 2015ean abesti onenaren Goya saria irabazi zuen El niño filmarekin eta hainbat artistarekin egin du lan, besteak beste, David Bisbal, Pitingo, Pablo Alborán edo La Oreja De Van Gogh taldearekin. 

PREZIOAK
42€ / 37€ / 30€


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información