¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
26 uztaila, osteguna 22:15etan. · Besteak
Antolatzailea: Nafarroako Filmoteka eta Baluarte

Grease (1978)

 
Zuzendaria: Randal Kleiser 
Gidoia: Bronte Woodward, Allan Carr
Musika: Michael Gibson
Argazkiak: Bill Butler (koloretan)
Antzezleak: John Travolta, Olivia Newton-John, Stockard Channing, Jeff Conaway, Barry Pearl, Michael Tucci, Kelly Ward, Didi Conn, Jamie Donnelly, Dinah Manoff, Eve Arden.
Iraupena: 110 min 
Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
 
Laburpena
1959ko uda. Sandyk (Olivia Newton John) eta Dannyk (John Travolta) uda erromantiko eta zoragarria igaro dute elkarrekin, baina oporrak amaitzean beren bideak bereizi egin dira. Ustekabean, Rydell institutuan topatu dira berriz, baina Dannyren jarrera ez da lehengoa: orain ez da Sandy liluratu zuen mutil xarmagarri eta adeitsua; mutil harroputz eta bihozgabea baizik.
 
 
Zinemaren historiako musikal enblematiko hau berreskuratuko dugu, estreinaldiaren 40. urteurrenean. Igaro diren urteak gorabehera, belaunaldi berriek buruz ikasi dituzte abestiak eta dantzak, eta horrek klasiko izaera ematen dio, zeru izartsuaren pean bereziki gozatuko duguna.
 
Zerk bihurtzen du film bat kitsch kultuko lan? Alde batetik, jakina, abesti itsaskor batzuek, koreografia guztiz erakargarri batzuek eta ezin dibertigarriagoak diren pertsonaia batzuek, bigarren mailakoak barne. Baina azal distiratsu horren azpian, era berean, gazteei buruzko 1950eko eta 1960ko filmen parodia ausart bat ere badago, eta parodia horretan, haietako bulka estaliak eta kezka existentzialak –beti pitin bat desatseginak, egia esan behar bada– barrez lehertzeko aldaka-kolpe eta elkarrizketa zoratu bihurtzen dira. (Daniel Andreas, Filmaffinity)

PREZIOAK
6€ / Abono, 15€


Abonuak zikloko hiru filmak ikusteko sarrerak ditu barne


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información