¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2017/2018 Denboraldia
31 urria, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia

Euskadiko Orkestra SinfonIkoa

Zuzendaria: Robert Treviño

PROGRAMA: 
Errusiar saski-naskia

M. Ravel
Piano eta orkestrarako kontzertua (ezker eskua) Re maiorrean     [19’]
 
D. Shostakovich
11. Sinfonia Sol minorrean, opus 103, "Año 1905"     [55’]
 
 
Robert Treviño, zuzendaria
Joaquín Achúcarro, pianoa
 
 
Errusiar Iraultzaren mendeurrenean, 1905ean Xostakovitx tsarren zapaltzearen kontra oldartuta. Eta Ravel itzela. 
 
Maurice Ravelen musikak ondoen jotzen duen musikari batekin egin du topo, euskal pianoaren dekanoa den Joaquín Achúcarro, hain zuzen ere. Ezker eskuarentzako kontzertua, Achúcarroren eztabaida-puntua, hainbat eta hainbat aldiz jo duena nazioarteko agertokietan, Orkestra sortu zenetik gertu izan dugun Bilboko piano-jotzailearen 85. urtebetetzea ospatzeko arrazoi bikaina izango da.
 
Beste ospakizun batek ere hartuko du Robert Treviñok zuzendutako saio honen bigarren zatia, errusiar Iraultzaren mendeurrena, hain zuzen ere. Treviñok sobietar errepertorioko orri hunkigarrienetako bat aukeratu du: Dmitri Xostakovitxen 11. Sinfonia, zeinak 1905eko Igande Odoltsuko gertakizun mingarriak irudikatzen zituen, hau da, tsarraren Guarda Inperialak ehunka langile hil zituenean Neguko Jauregiaren ateetan. 

 

PREZIOAK
10€<35€


PREZIO BEREZIA leihatilan<30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: Sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan
 


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información