¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
24 uztaila, asteartea 22:15etan. · Besteak
Antolatzailea: Nafarroako Filmoteka eta Baluarte

Euripean kantatzen (Singin’ in the Rain, 1952)

 
Zuzendariak: Stanley Donen eta Gene Kelly 
Gidoia: Betty Comden, Adolph Green
Musika: Nacio Herb Brown, Arthur Freed
Argazkiak: Harold Rosson, John Alton (koloretan)
Antzezleak: Gene Kelly, Donald O’Connor, Debbie Reynolds, Jean Hagen, Cyd Charisse, Millard Mitchell, Rita Moreno, Douglas Fowley 
Iraupena: 102 min. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin 
 
Laburpena
Kathy Selden (Debbie Reynolds) aktoregaia ezagutu aurretik, zinema mutuaren idolo Don Lockwoodek (Gene Kelly) uste zuen dena zeukala: ospea, zortea eta arrakasta. Baina ezagutu zuenean ohartu zen bera zela bere bizitzan benetan falta zena. Zinema soinudunaren sorrerarekin, Donek musikalak filmatu nahi zituen Kathyrekin, baina bien artean zinema mutuko erregina Lina Lamont (Jean Hagen) zegoen.
 
Seguru asko, historiako musikal zinematografiko onena da, eta film onenetako bat bere izaera orokorrean. Dantza saio eta abesti perfektu eta gogoangarriak edukitzeaz gain, zinematografoaren historia beraren irakaspen bikain bat du, zinema mututik zinema soinudunerako igarotze traumatikoa, Zazpigarren Arteak –besteak beste, film honi esker esaten zaio hala– izan duen aldaketa handiena. 

PREZIOAK
6€ / Abono, 15€


Abonuak zikloko hiru filmak ikusteko sarrerak ditu barne


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información