¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
NAK 2018 - Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
22 iraila, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: CMC Garaikideak

Ensemble Kuraia

 
San Juanen Apokalipsia liburuan oinarritutako opera multimediaren proiekzioa. Bakarlaria, ganbera orkestra, musika elektronikoa, bideoa eta argiztapena.
 
 
NAK 2018 Jaialdiaren baitan eta Centro de Música Contemporánea-Garaikideak elkarteak sustaturik, Ensemble Kuraiak Apokalypsis, errebelazio baten sinbolo aurkeztuko du, María Eugenia Luc, Sonia Megías eta Sergio Blardonyren lanekin.
 
Edozein jaiera erijiosotik urrun, Apokalipsis- una metáfora operak lenguai sinbolikoaren bidezko testu biblikoaren irakurketa humanista eta ekologista bat planteatzen du. Obrak giza kontzentziari deiadar bizia egiten dio, gaur egungo perbertsioaren aurrean garrasi etsi bat aireratuz, baina, aldi berean, itxaropen izpi bati tarte txiki bat eskainiz. Libretoa Juan Kruz igerabide poeta gipuzkoarrak eta María Eugenia Luc konposatzaileak ondu dute. Bideo sorkuntza, aldiz, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatearen laguntzaz tajutu dute Juan Crego eta Pietro Cazzaniga artistek eta lenguai sinboliko baten bidez eta ikuspuntu humanista eta ekologista batetatik ikuslea opera testuingurutzea dauka xede. Egitaraua Paolo Boioliren bideo-sorkuntzan oinarritutako Sonia Megíasen Mal(in)con(i)ci obrak eta Pilar Martín Gila poetisak The Zookeeper (Ralph Ziman, 2001) filma aitzaki hartuta idatzitako testuak abiapuntu dituen Sergio Blardonyren Un soplo que vacía el pecho lanek osatuko dute.

PREZIOAK
10€


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información