¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
¡Viva mi planeta! _ Ikuskizuna
28 urria, larunbata 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Eventos Orprocoor, S.L.

Cantajuego

CantaJuegoren ikuskizun berria: istorio original honek Cocok, Pepek eta Bubyk berreskuratutako herria du agertoki; izan ere, denbora luzean erdi utzita egon da axolagabekeriaren eta kutsaduraren ondorioz. Abentura honetan, CantaJuegos pertsonaiek emozio sakonak bizi eta partekatuko dituzte, eta, helburu berria lortzeko, bidean topatuko dituzten ustekabeko oztopoak gainditu beharko dituzte.
 
Horretarako, betiko lagunen laguntza izango dute, baita umorea eta poztasuna ekarriko duten pertsonaia berri eta barregarriena ere. Iraunkortasuna ardatz dutela, abesti berri eta originalak, koreografiak eta jantzi berriak izango dira ikusgai; entretenitzeaz gainera, gure planeta eta bertako baliabide naturalak zaindu eta ulertzeko lanarekin bat egitea proposatuko digute. Eta, jakina, ez dira faltatuko hamar urte baino gehiagotan haurren musika-bildumara gehitu diren eta ohiko klasiko bihurtu diren abesti arrakastatsuak; zalantzarik gabe, gaur egunera arteko istoriorik onena sortu dute.


Aretoa: 25 eta 22 euro bitartean Palkoa 1. zona: 20€  Palkoa 2. zona: 15€


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información