¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2017ko Flamenco on Fire Jaialdia
22 abuztua, asteartea 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Cañizares eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Gitarra eta orkestrarako 'Al-Andalus' kontzertua, Paco de Lucíaren oroimenez. Zuzendaria: José Antonio Montaño
Juan Manuel Cañizaresen azkeneko konposizioa berezi-berezia da, sakona eta sentitua. Senez eta berez senideturik ageri zaizkigu musika klasikoa eta flamenkoa. Halako senidetze jasoa da, eta horren eraginez, badirudi bi arlo horiek elkar besarkaturik daudela eta iturri beretik edaten dutela. Adiskide baten heriotzak eragindako oinaze gorritik sorrarazitako lana da baina, aldi berean, biek elkarrekin ondutako barne eta arte esperientziatik, kontzertuaren hirugarren mugimenduan bikain ageri den bezala. 
 
Paco de Lucíaren heriotzak eragindako atsekabean ernamuindu da Al-Andalus; izan ere bi adiskide minak elkarrekin aritu baitziren lanean hamar urtez. Eta horren ondorioz, sorkuntza prozesua bide mingarri eta neketsua izan da, bigarren mugimenduak era bereziki deskriptiboan jaso duen bezala: hots, hileta martxa bat da, buleria baten airearekin kontraste ederrean.
 
Eta nahigabetik kontsolamendura. Bigarren eta hirugarren mugimenduen arteko zubia egiteko darabilen kadentziaren taranta Cadizko tangilloen erritmora eraldatzen da. Kontzertuaren azken pasarte horretan, Cañizaresek bere maisu eta adiskidea dauka gogoan, haren konposizio ezagunenetako batzuei keinu eginez. Izan ere, Paco de Lucíak nota bakoitzean zeharkatzen du Al-Andalus, Cañizaresek berezkoa duen baltsamo finak gidaturik.
 
 
Juan Manuel Cañizares, gitarra flamenkoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: José Antonio Montaño

PREZIOAK
25€ / 30€ / 35€


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información