IX ROCE Topaketa
 
30 ekaina, larunbata
Sala de Cámara / Ganbera Aretoa
Antolatzailea: ROCE - Kontzertu Hezigarrien Antolatzaileen Sarea

IX ROCE Topaketa

'Musika, hazibide'

ROCE Kontzertu Hezigarrien Antolatzaileen Sareko kide denez, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa arduratuko da Sareak urtero egiten dituen topaketen IX. edizioa Baluarten antolatzeaz. Aurten, Musika, hazibide lelopean, honako gai hau jorratuko da: esku-hartze musikala 0tik 5 urtera bitarteko haurretan. PROGRAMA IKUSI
 
Hezkuntza Kontzertuen Antolatzaileen Sarea (ROCE) elkarte bat da eta musikaren didaktikan diharduten instituzio eta erakunde publikoek zein pribatuek osatua dago. Honatx eginkizunak: 
•             Elkartekideek garatzen dituzten hezkuntza eta gizarte ekintzak koordinatzea, eta haien arteko lankidetza sustatzea. 
•             Orkestretan, auditorioetan eta gune eszenikoetan Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzu edo Sailak sor daitezela bultzatzea.
•             Hezkuntza eta Gizarte Proiektuen diseinua eta aplikazioa sustatzea; elkartekideen artean, bereziki. 
•             Elkartekideek egiten dituzten hezkuntza eta gizarte ekintzen balioaren berri ematea gizartean. 
•            Elkartekideen hezkuntza proiektu eta ekintzak ebaluatzeko programak ahalbidetzea.
•             Kontzertu didaktikoetan animatzaile espezializatuak prestatzeko programak sortzea.
•             Konpositoreak erakartzea, esparru honetan parte hartu eta sorkuntza-lana egin dezaten.
•             Hezkuntza eta gizarte programa diziplina anitzak sortzeko ahaleginak batzea.
•             Kideen lanbide eta hezkuntza interesak ordezkatu, babestu eta sustatzea.

ORDUTEGIA
9.30 - 14.00 / 16.30 - 18.30

SARRERA
Aurrez izena emanez

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información