Biktima izatea: memoria eta elkarbizitza Jardunaldia
 
5 urria, osteguna
Sala Luneta Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Gobernua

Biktima izatea: memoria eta elkarbizitza Jardunaldia

Nafarroako Gobernuak Biktima izatea zer den: memoria eta bizikidetza izeneko jardunaldia antolatu du. Haren bidez, terrorismoaren hiru biktimaren testigantza eskaini nahi dizkio Nafarroako gizarteari. Beren iraganaz eta orainaz hitz eginen digute, baita geroaz espero dutenaz ere, betiere bizikidetza egiazko, bidezko eta etikoaren eraikuntzan aurrera egin nahian.
 
Memoria ezinbesteko aspektua da gaur eguneko gizartean, eta bi gauzarengatik da horrela. Gizarte demokratikoa den aldetik, memoria gorde beharrari erantzun behar diogu, gure historia hurbilean indarkeria sufritu dutenen oroitzapenari eutsi beharrari. Baina, bestetik, biktimek egiarako, justiziarako eta ordainerako eskubidea dute, eta hiru aspektuetako bakar bat ere ez da posible memoriaren sostengua falta badugu. Ahanzturan eraikitako bizikidetza ez da egiazkoa, ahula da, eta traba dugu gizarte bidezkoagoa, etikoagoa eta demokratikoagoa eraikitzeko lanean aurrera egiteko.
 
Iragana, oraina eta geroa; memoria eta bizikidetza; egia, justizia eta ordaina; duintasuna eta giza eskubideak. Beren testigantzetan, horiek eta beste batzuk izanen dituzte Ainara Hernández Cabezak, ETAk 1982ko urriaren 15ean Leitzan (Nafarroa) eraildako Gregorio Hernández Corcheteren alaba; Alfonso E. Sánchez Rodrigok, ETAk 1985eko irailaren 9an Madrilen egindako atentatuan zauritua eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteko (AVT) presidentea; eta Iñaki García Arrizabalagak, Komando Autonomo Antikapitalistak (KAA) 1980ko urriaren 23an Donostian eraildako José Manuel García Corderoren semea.

ORDUTEGIA
19.00 - 21.00

SARRERA
Librea

DESCARGAR PROGRAMA

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información