Skolae hezkidetza programak Baluarten bigarren jardunaldia ospatzen du gaur arratsaldean

2017ko, irailaren 14a

Ikastetxeetan hezkidetza lantzeko Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentuak garatuko duen programari hasiera ematen dioten I. Skolae Jardunaldien bigarren hitzordua hartuko ditu Baluartek gaur arratsaldean, Berdin bidean lelopean. 16 zentro pilotutan hasiko da hezkidetza programa 2017-18 ikasturtean eta asmoa hezkuntza sare guztira zabaltzea da. Hezkidetza programa honen helburua da Indarkeriarik eta sexismorik gabeko zentroak sortzea: ikasle guztiek izan dezatela gaitasuna euren bizi-proiektua eraikitzeko askatasunetik, aukera aniztasunetik eta genero baldintzatik kanpo, desberdintasunak antzematen ikasten, haien kontra borrokatzen ikasiz eta berdintasunerako eskubidea erabiliz euren kulturan, erlijioan, gizarte mailan, egoera funtzionalean eta abar. Jardunaldia Ziudadela Aretoan ospatuko da 17.00etatik 19.15era. Parte hartzeko 848424777 telefonora deitu edo skolae@educacion.navarra.es postara idatzi behar da.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

‘Dirty Dancing’ musikala apirilan helduko da Baluartera

80. hamarkadan Jennifer Grey eta Patrick Swayze protagonist izan zituen filman oinarrituta, musikala apirilaren 19tik 22ra egongo da gurean

Isabel Villanueva biolistak debuta egingo du Baluarten datorren astean Nafarroako Orkestrarekin batera

Jacek Kaspszyk maisuaren batutapean, NOSren VIII. Abonu Kontzertuaren programan Weinberg, Walton eta Brahmsen obrak entzun ahalko dira otsailak 22an eta 23an

Joan Manuel Serratek Baluarten ekainak 9an eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai daude jada

Kataluniako kantautorea Mediterraneo Da Capo biraren barruan iritsiko da Iruñera

Baluarte Txiki zikloak ‘Hamelingo txirularia’ ikuskizunaren bigarren emanaldia ekarriko du gaur 12.00etan

Nafarroako Ganbera Operak 2008an aurkeztutako ekoizpenaren bertsio berritua da hau

Frank Peter Zimmermann, egungo biolin-jotzaile onenetariko bat, Euskadiko Orkestraren kontzertuan gonbidatua izango da hilak 20an

Britten, Shostakovich eta Prokofieven obrak barne dituen Ingeles-errusiar batasuna programa zuzenduko du Robert Treviñok

Pablo López abeslariak bere disko berria martxoak 18an aurkeztuko du Baluarten

Gurera bueltan, Malagako artistak Camino, fuego y libertad lana ekarriko du. Sarrerak agortu dira

Navartur Turismoaren 13. Nazioarteko Feria Baluarten ospatuko da otsailaren 23tik 25era

Bisitariek 150 erakustokitan 500 bidaia aukera ezagutu ahal izango dituzte

Gastromia-Turismoko Nazioarteko I. Biltzarra Baluarten ospatuko da otsailak 22an eta 23an

Partaideak egungo eta etorkizuneko egoerari buruz munduan gastronomia-turismoaren sektoreak dituen erronkei buruz arituko dira

Baluartek Erlijio-Musika Jaialdiaren bi kontzertu hartuko ditu martxoan

Hilak 25ean, Hilarión Eslavaren Sinfonia Fantastica eta Oficio de difuntos entzun ahalko dira; eta martxoak 28an, Pietas: Opera eta Jainkozaletasuna programak jaialdiari amaiera emango dio

Baluartek ScienceEkaitza Nafarroako I. Gala Zientifikoa hartuko du ekainean

Ekainak 7an izango den hitzordu honek maila goreneko zientzia eta teknologia nafar gizarteari hurbilduko dio

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información