Rocío Molinak 'Caída del cielo' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du abuztuak 24an

2019ko, abuztuaren 7a
Flamenko urratzailearekin eskemak hausten dituen Rocío Molina 2019ko Flamenco on Fire Jaialdiaren azkenaurreko hitzorduan protagonista izango da heldu den abuztuak 24an, larunbatarekin, gaueko 21.00etan. Zehazki, Malagako flamenko-dantzari eta koreografoak ematasunari buruzko gogoeta den Caída del cielo ikuskizuna aurkeztuko du Areto Nagusian. Sarrerak 42, 37 eta 32 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
 
Rocío Molinak hizkera propioa sortu eta finkatu du, flamenkoaren tradizio berrasmatuan bermatuta, haren esentziak errespetatuz eta abangoardiak besarkatuz. Espainiako Dantza Sari Nazionala 2010. urtean, Dantzari Garaikiderik Onena saria (2019), Dance National British Awards-en Sari berezia (2016) eta zenbait Max sari dauzka: Dantza ikuskizunik onena, Grito Pelao lanarengatik (2019); Dantza interpreterik onena eta Koreografiarik Onena, Caída del cielo lanarengatik (2017) eta Koreografiarik Onena, Bosque Ardora lanarengatik (2015).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek 'Navarra Film Commission - 10 urte' erakusketa hartzen du irailak 17ra arte

Nafarroako lokalizazio ezberdinak sustatzen dituen erakusketa ibiltaria atondo nagusian bisita daiteke

Navarros Influencers 2019 hitzordurako sarrerak salgai daude

Azaroak 9an izango den ekitaldian Judith Jaso, Hey Zulu, Fernando Jaso, Ahikar Azcona, Javier Erro, Paul Alone, Sandra Fuente eta Amaia Izar arituko dira

Flamenko jaialdiak Ketama ekarriko du bihar Baluartera

Taldea No estamos locos birarekin helduko da, emanaldian bere abesti arrakastatsuen berrinterpretazioa eskainiko duela

Flamenco Jaialdia Israel Galván dantzariarekin amaituko da abuztuak 25ean

Baluarten musika argumentu nagusi duen Fla.co.men ikuskizuna aurkeztuko du

Flamenco on Fire Jaialadia dela eta, Baluarteko txartel-leihatilak ordutegi berezia izango du

Abuztuak 20tik 24ra, txarteldegia zabalik egongo da 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara, eta hilak 25ean, 17.00etatik 21.00etara

Rocío Molina flamenco Jaialdiaren azkenaurreko hitzorduan protagonista izango da abuztuak 24an

Malagako flamenko-dantzari eta koreografo abangoardista honek Caída del cielo ikuskizuna aurkeztuko du

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información