Ostegunean eta ostiralean, NOSren IX Ziklo kontzertua Baluarten

2017ko, martxoaren 20a
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere abonatuentzat bederatzigarren Ziklo Kontzertua eskainiko du ostegun eta ostiralean, arratsaldeko 20.00etan, Antoni Wit maisuaren zuzendaritzapean. Programari hasiera emanez P.I. Tchaikovsky-ren Piano eta orkestrarako 2. Kontzertua, Sol maiorrean op.44, interpretatuko du orkestrak, partitura honetan Lukas Geniusas pianista gazteak parte hartuko duela. Geniusas, etorkizun oparoa duen piano-jotzailea da: 2010ean Varsoviako Chopin Lehiaketaren bigarren saria eta 2015ean Chaikovsky Lehiaketaren bigarren saria lortu zituen. Emanaldiaren bigarren atalean, S. Rachmaninoff-en 2. Sinfonia, Mi minorrean, op.27, entzun ahalko da.
 
 Sarrerak 35 eta 25 eurotan eskura daitezke; NOSren bazkideentzat 25 eta 15 eurotan; eta Baluarte Gaztea Programarekin (Gazte txartela), 7 eurotan. Sarrerak www.baluarte.com web gunean eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke. Sarrera soltei buruzko informazio gehiago nahi duenak 948 229 217 telefono zenbakian eskuratu ahal du.
ampliar noticia
Antoni Wit maisua.

BERRIAK BALUARTE

RoofTop Cinema zikloa ‘Frankenstein gaztetxoa’ filmearekin amaituko da bihar

Mel Brooks-ek zuzendutako filmea 22.15ean eskainiko da hirugarren solairuko terrazan, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Emanaldirako sarrerak 6 eurotan eskura daitezke

Flamenco On Fire Jaialdiak Baluartera bost kontzertu ekarriko ditu abuztuaren 22tik 27ra

Eszenatoki nagusitik Cañizares eta Nafarroako Orkestra, ‘Maestro’ Camaróni omenaldia, Carmen Linares, Arcángel eta Marina Heredia, Rafael Riqueni, eta Miguel Poveda igaroko dira. Sarrerak, 25 eta 40 e

2017ko urria - 2018ko maiatza Denboraldiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

19 ikuskizun ekarriko dituen egitarauan musika klasikoa eta lirika hitzorduak nabarmentzen dira baina dantza, antzerkia, zirkua, jazz musika eta antzerki musikala ere badaude

Baluarteko txartel-leihatilak uztailaren 26tik 29ra zabalik egongo dira goizez

Ostegunean, hilak 27an, arratsaldez ere ordutegi bereziarekin zabalik egongo dira, 20.00etatik 22.30era

Campus Promete, gazteen talentua garatzeko ekimena, datorren astean helduko da Baluartera

Uztailaren 31tik abuztuaren 4ra ospatuko da eta 8 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago

Nafarroako Orkestrak 2017/2018 Denboraldi berria aurkeztu du

Bere abonu programazioan, orkestrak 14 kontzertu bikoitz eskainiko ditu Baluarten

Baluarte Ganbera zikloak 13 ganbera-musika kontzertu ekarriko ditu Baluartera Denboraldi berrian

Beethovenen 32 sonatak eta artista nafarrak izango dira Baluarte Fundazioaren eskaintza berri honen protagonistak. Abonuak 96 eurotan eskuratu ahalko dira abuztuaren 23tik 31ra

Kalitatez eta nazioarteko erreferentez jositako 19 proposamen

Baluarte Fundazioaren 2017/2018 Denboraldi berriak Iruñeko auditoriumera ekarriko duen programazioaren laburpenaz gozatu!

Baluarte, Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren salmenta-puntua

Sarrerak 8 eta 18 euro bitartean eskura daitezke Baluarteko web-orrian eta leihatilan, soilik 11etatik 14etara

Baluarte Fundazioak familia-publikoari zuzendutako Baluarte Txiki zikloa abian jarriko du denboraldi berrian

Programazioak zazpi haur-ikuskizun eskainiko ditu urritik apirilera. Sarrerak 8 eurotan (pack familiarra, 25€) heldu den irailaren 8tik aurrera

Iruñeko Flamenko Artearen IV. Jardunaldiak programaren baitan lau hitzordu hartuko ditu Baluartek

Abuztuaren 23tik 27ra, Baluarten ikus-entzunezko bi hitzaldi, mahai-inguru bat eta hitzaldi bat ospatuko dira

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información