‘Omenaldia Camaróni’ Pedro ‘El Granaíno’ eta Duquenderen eskutik abuztuaren 23an

2017ko, abuztuaren 6a
Camarón de la Islaren heriotzaren 25. urteurrena betetzen den honetan, Flamenco on Fire Jaialdiak Maisua gogora ekarriko du. Zehazki, Jaialdiak Baluarten eskainiko duen bigarren hitzorduan, abuztuaren 23an, Pedro Heredia ‘El Granaíno’ artistak eta Duquendek Omenaldia Camaróni egingo diote. Biak dira Camaronen eskolako erreferentziarik garrantzitsuenetako bi gaur egun. Horrela, flamenkoko metalik dirdiratsuenak batu egin dira haien Maisu handia omentzeko, errespeturik sakonena eta mirespenik benazkoena oinarri harturik. Beren ikuspegi eta estiloan oinarriturik, oihartzun urratuekin ekarriko dizkigute Genio de la Islaren lanik esanguratsuenak. Gainera, ikuskizunari balioa eta sinbolismoa erantsita, bi artista adierazgarri arituko dira lankidetzan: Guadiana, hau da, Camarónekin askotan agertokian aritutako cantaorea, eta Luis Monge, Maisuaren seme zaharrena. Baluarte Fundazioak antolatutako kontzertu hontarako sarrerak 25, 30 eta 35 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.
 
Ahots handi horiek Paco Heredia, Antonio Luque Espejo eta Patrocinio Semearen gitarrak izanen dituzte bidelagun. ‘Los Mellis’ txalo jotzen eta koroak egiten arituko dira Camarónen kantu mitikoetan. Paco Vega eta Cristian de Moret omenaldiaren taupadak eta erritmoa izanen dira. Horra, beraz, maisuaren lanak ederki ezagutzen dituzten musikari bikainak, Camarónen omenez eta haren funtsa biziberritzeko. Finean, flamenkoari oparitu zizkion doinu gogoangarriak, haren ikasle fidelenen eskutik.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluarte Txikik ‘Ehunzango baten ipuinak: kantuz doaz batzuk eta besteak, buruz’ ikuskizuna ekarriko du larunbatean

Baluarte Fundazioaren zikloko hirugarren saio hau 17.00etan (gaztelaniaz) eta 18.30ean (euskaraz) eskainiko da

Baluartek Händel-en 'Mesia' abenduak 21ean hartuko du partaidetza handiko kontzertu batean

Obra Social "la Caixa"k, Caja Navarra Fundazioak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, emanaldian Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta zazpi nafar korutako 170 ahotsek baina gehiagok hartuko dute parte

Ohiko Jaiotzen erakusketa Baluarteko Erakuskera Aretoan bisita daiteke

Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak antolatuta, erakusketa zabalik egongo da goizez eta arratsaldez urtarrilak 7ra arte

Pablo López abeslariak bere disko berria martxoak 18an aurkeztuko du Baluarten

Gurera bueltan, Malagako artistak Camino, fuego y libertad lana ekarriko du. Sarrerak salgai daude jada

Nafarroako Orkestrak V abonu kontzertua Beethoveni eskainiko dio bihar eta etzi

Juanjo Mena maisuaren batutapean, emanaldian Eldar Nebolsin pianista-jotzaileak hartuko du parte

San Petersburgoko Eifman Ballet konpainiak ‘Anna Karenina’ taularatuko du igandean

Tolstóiren obran oinarritutako dantza bertsioa, Chaikovskyren musikarekin, konpainiak Espainian eskainiko dituen bi hitzorduetariko bat da Baluartekoa

Pamplona Negra Jaialdiak 'Noir seriean' Baluartera ekarriko du urtarrilak 16tik 20ra

Programaren baitan, El crimen a escena, hitzaldiak, mahai-inguruak, nobela tailerra, gazteentzako komiki tailerra, zinea, noir idazleekin solasaldiak, gastronomia, erakusketa, master class eta proiekz

Baluartek 'Martin Zalakain' ikuskizuna aurkeztuko du urtarrilak 13an

Pio Barojaren eleberrian oinarritua eta Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, emanaldiak dantza, antzerkia eta literatura uztartzen ditu. Sarrerak salgai daude jada

Film Symphony Orchestrak filmetako soinu banden kontzertua eskainiko du Baluarten datorren astean

Emanaldia abenduaren 23an arratsaldeko 19.30ean ospatuko da eta sarrerak salgai daude 52, 44 eta 36 eurotan

SantasPascuas Jaialdia hiru kontzerturekin Baluartera bueltatuko da Eguberrietan

Ganbera Aretoak Amateur + Maria Arnal i Marcel Bagés-en emanaldia hartuko du abenduaren 27an, Juan Perroren saioa, abenduak 29an, eta Rosalía & Raul Refree + Jeremy Jay-ren kontzertua, urtarrilak 4an

Baluartek Punto de Vista Jaialdia martxoaren 5etik 10era hartuko du

XII. edizio honetan, Nafarroako Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak zuzendaritza artistiko berria izango du eta lengoaien eta artisten arteko gurutzaketari helduko dio

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Ale honetan Baluartek Eguberritan hartuko dituen hitzorduen laburpena, erreportajeak, argazkiak eta agenda eskaintzen dira  

Benito Lertxundik kontzertua emango du abenduaren 28an Baluarten

Emanaldian, abeslari oriotarrak betiko kanturik ezagunenak eta oraindik argia ikusi ez duten kantuak ere aurkeztuko ditu. Sarrerak 35 eurotan eskura daitezke

‘Dirty Dancing’ musikala apirilan helduko da Baluartera

80. hamarkadan Jennifer Grey eta Patrick Swayze protagonist izan zituen filman oinarrituta, musikala apirilaren 19tik 22ra egongo da gurean. Sarrerak salgai daude jada

Gregory Porter abeslariak 'Nat King Cole & me' disko berria Baluarten aurkeztuko du maiatzak 16an

Kontzertua Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan dago eta maiatzak 13an igorrita zegoen Chick Corearen emanaldia ordezkatzen du. Sarrerak salgai daude jada 

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información