Nafarroako Orkestrak datorren astean Denboraldiari hasiera emango dio Baluarten

2017ko, irailaren 12a
Baluarte Fundazioaren baitan estreinekoz dagoen Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 2017 – 2018 Denboraldiari hasiera emango dio Baluarten datorren astean. Zehazki, ostegunean eta ostiralean arratsaldeko 20.00etan lehenengo programa interpretatuko du Antoni Wit orkestrako zuzendari titularraren batutapean. Emanaldian, Beethovenen 9. Sinfonia izango da protagonista eta orkestrarekin batera Iruñeko Orfeoia arituko da oholtza gainean, hala nola Ewa Biegas (sopranoa), Pilar Vázquez (kontraltoa), Robin Tritschler (tenorea) eta David Menéndez (baritonoa) bakarlariak. Sustraiak lelopean datorren Denboraldi berri honen lehen hitzordu honetan ere, NOSk Pascual Aldave nafar musikagilearen Nerabe Sorta, opus 33 (selección) hari-orkestrarako obra, eta Leopold Mozarten Sinfonía de los juguetes, Do maiorrean (F.J. Haydn-i ere egotzia) interpretatuko ditu.
 
Sarrerak 15, 24 eta 30 eurotan eskura daitezke: www.baluarte.com web orrian, Baluarteko txartel-leihatilan, www.fundacionbaluarte.com web orrian eta orkestrak Atarrabian dituen bulegoetan (kale Nagusia, 48). Gainera, 30 urtetik beherakoek Gazte Txartelarekin sarrerak 5, 7 eta 9 eurotan eskuratu ahal dituzte kontzertu bakoitza baina hiru egun lehenagotik.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestrak Denboraldiko lehen kontzertuan Beethovenen 9. Sinfonia interpretatuko du, gaur eta bihar

Antoni Wit maisuak zuzenduko duen lehen programa honetan Iruñeko Orfeoiak hartzen du parte. Kontzertuan Pascual Aldave nafarraren Nerabe Sorta entzun ahalko da

Baluarte Txiki: haurrei zuzendutako ziklo berria

2017-2018 Denboraldian Baluarte Fundazioak eskainiko duen programazio berri honek zazpi ikuskizun ekarriko ditu Baluartera, horietariko lau emanaldi euskaraz baita ere

Baluarte Fundazioaren Denboraldi berri asteko atzera-kontua hasi da

Programazio berriak musika, lirika, dantza eta arte eszeniko 19 proposamen eskainiko ditu. Aste honetan abonamendu partzialak eta sarrerak salgai jarriko dira

India Martínez, Vanesa Martín eta Rozalén 2018an Baluarten arituko dira

In&Out-ek hiru kontzertuak otsailerako eta maiatzerako antolatu ditu. Sarrerak 25 eta 45 euro bitartean eskura daitezke

Azaroak 11an ‘Iruñea Kantuan V’ euskal abestiaren jai handia ospatuko da Baluarten

Emanaldian, musikari eta abeslari ospetsuek gure lurraldeko kantuak eta musika eskainiko dute. Sarrerak 20 eta 15 eurotan eskura daitezke

Sara Barasek ‘Sombras’ Baluarten aurkeztuko du datorren astean

Cádizko dantzari entzutetsuak Baluarte Fundazioaren Denboraldi berriari hasiera emango dio ostegunean. Ostiralean eta larunbatean ere emanaldiak eskainiko ditu

Beethoven eta nafar artistak eta musikagileak, Baluarte Cámara ziklo berrian

Baluarte Fundazioaren proposamen honek 13 kontzertu ekarriko ditu Ganbera Aretora urritik ekainera. Sarrerak 12 eurotan eskura daitezke eta ziklo osorako abonua, 96 eurotan

Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak ‘Uracqua’ proiektua Baluartera ekarriko du irailaren 23an

Proposamen musikal eta eszeniko hau Harresiaren Aretoan izango da eta emanaldian estreinakoz entzungo diren lau obra interpretatuko dira

Baluarte Fundazioaren 2017 - 2018 Denboraldiko sarrera solteak salgai daude jada

Egitarauak 19 ikuskizun eskainiko ditu eta sarrerak 11 eta 50 euro bitartean eskura daitezke. Baluarte Txiki programaren sarrerak 8 eurotan (25€ pack familiarra) eta Baluarte Ganberako txartelak, 12 e

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información