Nafarroako Orkestrak 2018/2019 Denboraldi berria aurkeztu du

2018ko, maiatzaren 15a
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Construyendo/Eraikitzen lelopean 2018/2019 denboraldi berria aurkeztu du. Urriak 4an hasi eta maiatzak 31ra bitartean, denboraldiak 14 abonu kontzertu eskainiko ditu Baluarten, Manuel Hernández-Silva venezolarra zuzendari titular eta artistiko berria eta Asier Polo biolontxelista entzutetsua artista egoiliarra izango dituela. Sinfonismo modernoak euskarritzat duen errepertorio bikainari helduko dio orkestrak. Horien artean, Mozart, Beethoven, Schubert, Brahms, Schumann, Bruckne, etab. dira aipatzekoak, bai eta orkestra-hizkuntzan aurrekoen lekukoa hartu zuten XX. mendeko klasikoak ere, hala nola Prokofiev, Stravinski, Britten eta Bernstein, eta funtsezko beste izenak, hala nola Txaikovski eta Sibelius, beste askoren artean.
 
Gure artekotzat dugu Nafarroako sinfonismo modernoaren aita, musikari bikaina, haren ondoko belaunaldi guztietan eragina izan zuena, hots, Fernando Remacha, beraren bi lan emanen baitira: Sinfonía a tres tiempos eta Cartel de fiestas. Remachak ederki nabarmenduko du lan berrietan oparo izanen den programazioa. Horrela, gaur egungo nafar batek, Jesús Echeverríak, Perkusiorako kontzertua ondu du Orkestrarako, NOSko Javier Odriozola bakarlariak estreinatuko duena. Beste estreinaldi handia Fernando Velázquezen eskuetan utzi dugu; ospea eman diote zinemarako sortu dituen partiturek, eta orain, Biolontxelorako Kortzertua idatzi du berritik Asier Polo biolontxelo-jole handiarentzat. Asier Polo Baluarte Fundazioko artista egoiliarra izanen da denboraldi berrian, eta Edvard Elgarren Kontzertuan protagonista ere izanen dugu.
 
Beste behin ere, Juanjo Mena izanen dugu gurekin, eta ateak zabalduko dizkiegu Pablo González, Perry So, Alejandro Posada nahiz Christoph König zuzendariei. Aldi berean, leku nabarmena utziko diogu azken bost denboraldi honetan gure zuzendari titular eta artistikoa izandakoari, Antoni Wit-i. Bestalde, harro gaude bakarlari nafarren kalitate handiaz, Sabina Puértolas eta Maite Beaumont buru direla. Biek ere Pergolessiren Stabat Mater lana emanen digute. Gure bihotzeko abesbatza senidea ere izanen dugu gure artean, Iruñeko Orfeoia, denboraldiari hasiera eta bukaera emateko. Bidenabar esanda, denboraldi berrian lehen aldiz arituko zaigu Nafarroako Ganbera Abesbatza, eta Araba Abesbatza ere hartuko dugu, bere ibilbidearen 50. urtemugan.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluarte prest dago 15 urteotako ibilbidean kongresu hitzordu handiena hartzeko

Maiatzak 24tik 27ra Mediku-Erradiologia Espainiako Elkartearen (SERAM) 34. Biltzarrak 2.000 profesional elkartuko ditu gurean

Antoni Witek NOSren zuzendaritzari agur esango dio denboraldiko azken kontzertuan

Emanaldia maiatzak 31an eta ekainak 1ean izango da, Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Iruñeko Flamenko Artearen V. Jardunaldiak programaren baitan zazpi hitzordu hartuko ditu Baluartek

Abuztuaren 21etik 27ra, Baluarten bi hitzaldi, mahai-inguru bat, bi tailer, erakusketa bat eta liburu baten aurkezpena ospatuko dira

Iruñeko Ganbera Abesbatzak Baluarte Cámara zikloko azken-aurreko kontzertua eskainiko du gaur

20.00etan hasiko den emanaldian Goicoechearen bi obra eta Tomás Marcoren beste bat estreinatuko ditu eta, gainera, González Aciluren Arrano Beltza interpretatuko du

Jaso Ikastolak ‘1937’ musikala Baluarten aurkeztuko du ekainaren 5ean

Euskararen sustapena helburu duen proiektu honetan Ikastolako 49 ikaslek hartu dute parte. Sarrerak 12 eurotan salgai daude

Nafarroako Orkestrak 2018/2019 Denboraldi berria aurkeztu du

Orkestrak 14 abonu programa eskainiko ditu Baluarten. Aurten Manuel Hernández-Silva zuzendari titular berria izango da eta Asier Polo biolontxelista, artista egoiliarra

Nafarroako Ganbera Operak eta Baluarte Fundazioak ‘Don Perlimplín’ opera aurkeztuko dute ekainak 15ean eta 16an

Ikuskizunean Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Kukai Dantzak eta Nafarroako Dantza Eskolak ere hartuko dute parte. Sarrerak, 22 eta 33 euro bitartean

Manolo Garcíak Baluarten kontzertua eskainiko du ekainaren 3an

Bakarkako bere zazpigarren diskoa aurkeztuko duen emanaldirako sarrerak agortu dira

Baluartek 948 Merkatuaren bigarren edizioa hartuko du azaroak 21etik 23ra

Maiatzaren 31a arte proposamen artistiko, kultural eta kreatiboak Nafarroako arteen merkatuan inskribatu daitezke

Joan Manuel Serratek kontzertua emango du Baluarten ekainaren 9an

Kataluniako kantautorea Mediterraneo Da Capo birarekin iritsiko da gurera

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información