Miguel Poveda ‘Kontzertuan’, abuztuaren 27an Baluarten

2017ko, abuztuaren 9a
Flamenco on Fire Jaialdiaren laugarren edizioa heldu den abuztuaren 27an, igandearekin, amaituko da Miguel Povedak eskainiko duen emanaldiarekin. Kontzertuan, Miguel Povedak ederki agertuko ditu musikan dituen joerak; cantaor flamenko gisa duen prestakuntza, poesia, kopla, eta horren ondorioz, ikuskizun bizia eta askotarikoa eskainiko du, zirraraz betea. Oholtza gainean lagun izango ditu Jesús Guerrero gitarra-jotzailea eta Antonio Coronel bateria-jolea; halaber, Londro, Carlos Grilo eta Dani Bonilla txalo jotzen eta koruak egiten arituko dira. Baluarteko Areto Nagusian gaueko 21.00etan hasiko den emanaldirako sarrerak 30 35 eta 40 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.
 
25 urtetik gorako ibilbide profesionala egina, Miguel Povedak talentuz urratu du bere bidea, musikaren maisu handien inspirazioak bultzaturik, genero mugarik gabe, eta askatasuna ikur harturik. Sari asko eskuratu ditu, besteak beste 2007ko Musika Sari Nazionala, Kataluniako 2011ko Kultura Sari nazionala, Jerezko Flamenkologia Katedra Saria, Andaluziako Domina 2012an, eta Sevillako eta probintziako seme kuttun izendatua. Mundu zabalean eman ditu bere ikuskizunak, eta toki guztietan jaso du jendeak apaltasunez eta esker onez egin dion aitortza. Hamar disko baino gehiago ditu plazan, eta orain, Sonetos y poemas para la libertad izenburuko lana ondu du. Ausardiaz landu du, gustuz eta bikaintasunez beterik. Aurreko lanak (arteSano) Urrezko Diskoa eskuratu zuen, eta Coplas del querer izenekoari, berriz, musika arloko hainbat sari eman zizkioten, eta era berean, Urrezko eta Platinozko Saria eskuratu zuen.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Cañizares eta Nafarroako Orkestraren kontzertuak Flamenko on Fire Jaialdiari hasiera emango dio gaur gauean Baluarten

José Antonio Montañoren zuzendaritzapean gitarra eta orkestrarako Al-Andalus kontzertua eskainiko dute Paco de Lucíaren oroimenez

Baluartek 'Camarón errituan: 25. urteurrena' ikus-entzunezko hitzaldia hartuko du bihar

Iruñeko Arte Flamenko IV. Jardunaldien lehen hitzordu hau José María Velázquez Gazteluren eskutik helduko da, 17.00etan

Rafael Riqueni gitarra-joleak abuztuaren 25ean emanaldia eskainiko du Baluarten Flamenco on Fire Jaialdiaren baitan

Kontzertuan Parque de María Luisa bere azken lana aurkeztuko du. Sarrerak 25, 30 eta 35 eurotan eskura daitezke

Baluarte Fundazioaren 2017 – 2018 Denboraldirako abonu oso berrien salmenta bihar hasiko da

Abuztuaren 31a arte Baluarte Gaztea eta Baluarte Ganbera programen abonuak ere eskura daitezke

Baluarte Fundazioak familia-publikoari zuzendutako Baluarte Txiki zikloa abian jarriko du denboraldi berrian

Programazioak zazpi haur-ikuskizun eskainiko ditu urritik apirilera. Sarrerak 8 eurotan (pack familiarra, 25€) heldu den irailaren 8tik aurrera

‘Omenaldia Camaróni’, bihar Pedro ‘El Granaíno’ eta Duquenderen eskutik

Flamenco on Fire Jaialdiaren bigarren hitzordua Baluarten Areto Nagusian ospatuko da, gaueko 21.00etan. Sarrerak 25, 30 eta 35 eurotan eskura daitezke

Miguel Poveda ‘Kontzertuan’, abuztuaren 27an Baluarten

Flamenko-kantariak Flamenco on Fire Jaialdiari amaiera emango dio Baluarten. Sarrerak 30 eta 40 euro bitartean eskura daitezke

Benito Lertxundik kontzertua emango du abenduaren 28an Baluarten

Emanaldian, abeslari oriotarrak betiko kanturik ezagunenak eta oraindik argia ikusi ez duten kantuak ere aurkeztuko ditu. Sarrerak 35 eurotan eskura daitezke

Carmen Linares, Arcángel eta Marina Herediaren ahotsek Baluarten bat egingo dute abuztuaren 24an

Tempo de Luz, Flamenco on Fire Jaialdiaren hirugarren hitzordua, flamenkoaren aniztasuna eta moldakortasunaren erakusgarri txiki bat da

Nafarroako Orkestrak 2017/2018 Denboraldi berria aurkeztu du

Bere abonu programazioan, orkestrak 14 kontzertu bikoitz eskainiko ditu Baluarten

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información