'Mariposas en el hierro' filmak Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiei hasiera emango die ostegunean

2017ko, martxoaren 20a
Nafarroako Gobernuak antolatutako Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiak ostegunean hasiko dira, arratsaldeko 19.30ean Luneta Aretoan proiektatuko den Mariposas en el hierro filmarekin. Bertha Gaztelumendik sinatzen duen dokumentalak indarkeria modu askotako biktima izan diren emakumeek testigantzak jasotzen ditu; eta proiekzioaren ondoren, zuzendariarekin elkarrizketarako tartea egongo da. Sarrera doan da eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke jada (gehienez 4 pertsonako).
 
Mariposas en el hierro filmak gure herriko hainbat indarkeria motaren biktima diren testigantzak biltzen ditu, baina hemendik kanpokoa dituen hitzak ere biltzen ditu. Emakume hauek guztiek indarkeria gainditu nahi dute, bakea eta justizia nagusi diren etorkizuna eraiki. Esperientzia, ekimen, jarrera eta desirak oparitzen dizkigute, bestelako errealitatea sortzeko: inolako indarkeriarik gabeko bizimodu duina, bake iraunkorreko etorkizuna, bidaia bat sufrimendutik esperantzara. 
 
Bakeari, Bizikidetzari eta Giza Eskubideei buruzko II. Jardunaldiak martxoaren 23tik apirilaren 6ra izango dira, pertsonen duintasunagatiko errespetuari eta Giza Eskubideen defentsari buruzko hausnarketa sustatzeko artearen adierazpen-indarraz baliatzen direnak.
 
Datozen hitzorduak izango dira:
 
Martxoak 30. Gabriela Ybarrak eta Luis Gardek parte hartuko dute Biktimen eta bakearen defentsa literaturatik izenburua daraman mahai-inguruan. Gainera, Ion Arretxeren ustekabeko heriotza dela-eta, idazlearen bizitzaren eta obraren zertzelada batzuk emanen ditugu, haren ohorez.
 
Apirilak 1. Sin adiós-Adiorik gabe antzerki eta musika proposamena. Mireia Gabilondok eta Teresa Calok zuzendutako arte-muntaia Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Gárate eta Francisco Javier Cómez Eloseguiren bizitzekin.
 
Apirilak 6. Bideo-txat bidez egingo den George Saberen Buenos dias
desde el cielo de Alepo hitzaldia; emanaldian SED Gobernuz Kanpoko Erakundeko lankidetzako teknikari Sara Aldabak ere hartuko du parte (hau Baluarten bertan).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Pamplona Negra Jaialdiak 'Noir seriean' Baluartera ekarriko du urtarrilak 16tik 20ra

Programaren baitan, El crimen a escena, hitzaldiak, mahai-inguruak, nobela tailerra, gazteentzako komiki tailerra, zinea, noir idazleekin solasaldiak, gastronomia, erakusketa, master class eta proiekz

Jazzy Leapek Cole Porter iparramerikar musikaren ikonoari abestuko dio igandean Baluarten

Ganbera Aretoan 19.00etan izango den kontzertua Encantando Denboraldiko laugarren hitzordua da. Sarrerak, 10€

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Urte Berriko Kontzertua eskainiko du Baluarten urtarrilak 4an

Emanaldian Straus, Chaikovsky, Chapí, Guridi, García, Larregla, Soutullo y Vert, Urkizu, Zabala y Corto musikagileen balsak, polkak, jotak, zortzikoak eta zarzuelak intepretatuko dira. Sarrerak salgai

Tine Thing Helseth tronpetista eta Pablo Sánchez-Escariche saxofonista, NOSren IV abonu kontzertuan bihar eta etzi

Antoni Wit maisuak zuzenduko duen programan Prokofiev, Penderecki, Arutiunian, Glazunov eta Tchaickovskyren obrak entzun ahalko dira

SantasPascuas Jaialdia hiru kontzerturekin Baluartera bueltatuko da Eguberrietan

Ganbera Aretoak Amateur + Maria Arnal i Marcel Bagés-en emanaldia hartuko du abenduaren 27an, Juan Perroren saioa, abenduak 29an, eta Rosalía & Raul Refree + Jeremy Jay-ren kontzertua, urtarrilak 4an

Manolo Garcíak Baluarten kontzertua eskainiko du ekainaren 3an

Bakarkako bere zazpigarren diskoa aurkeztuko duen emanaldirako sarrerak salgai daude jada

Pablo Sarasate Biolin Lehiaketako azken irabazleak Baluarten ezohiko kontzertua eskainiko du gaur

Robert Lakatošek eta Milan Miladinovic-ek Santa Cecilia Eguneko ezohiko kontzertua egingo dute, emanaldian Franck, Debussy, Wieniawski eta Sarasateren obrak interpretatuz

Encantando Denboraldiak Accademia del Piacere eta Rocío Márquez flamenko-kantaria Baluartera ekarriko ditu ostiralean

Fahmi Alqhai maisuaren zuzendaritzapean, Soinu zaharren eta berrien elkarrizketak programa eskainiko dute

Benito Lertxundik kontzertua emango du abenduaren 28an Baluarten

Emanaldian, abeslari oriotarrak betiko kanturik ezagunenak eta oraindik argia ikusi ez duten kantuak ere aurkeztuko ditu. Sarrerak 35 eurotan eskura daitezke

Baluartek turismoaren sektorearen egoera aztertuko duen MOVE 2017 nazioarteko konferentzia hartzen du gaurtik ostiralera

Ingelesez eta gaztelaniaz egingo den jardunaldian hiri-turismo eta landa-turismo jasangarria aztertuko da, Nafarroarentzat bereziki interesgarriak direnak

Gregory Porter abeslariak 'Nat King Cole & me' disko berria Baluarten aurkeztuko du maiatzak 16an

Kontzertua Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan dago eta maiatzak 13an igorrita zegoen Chick Corearen emanaldia ordezkatzen du. Sarrerak salgai daude jada 

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información