Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak Baluarteko leihatilan eta web-orrian salgai daude jada

2018ko, ekainaren 26a
Aurten 49. edizioa biziko duen Lizarrako Antzinako Musikaren Astea (SMADE) irailak 1etik 9ra ospatuko da Musikaren bidaiak gaiari eskainita. Programa horren sorrerak Nafarroako Done Jakue bidearekin du zerikusia, zehazki, Done Jakue Bidearen Lizarrako Lagunen ekimenarekin. Hala ere, hasierako urteetatik, Nafarroako Gobernuak modu oso aktiboan parte hartzen du eta, gaur egun, antolatzen duen programarik zaharrena da. Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Europako Antzinako Musikako Jaialdien Sareko (EAMS) kide da.
 
Ihaz bezala, Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian salgai daude. 49. edizio hontarako txartelak 12 eurotan eskura daitezke eta Gazte Txartelarekin, 6 eurotan. Gainera, zazpi kontzertuetarako abonuak ere badaude 70 eurotan eta Gazte Txartelarekin, 35 eurotan.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek ‘Grease’ filmea hartuko du hilak 26an RoofTop Cinemaren baitan

Zikloko bigarren proiekzioa 22.15ean eskainiko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Sarrerak, 6 eurotan

Baluarteko txartel-leihatilak uztailak 16tik abuztuak 4ra zabalik egongo dira goizez

Gainera, uztailak 24an, 26an eta 28an, arratsaldez ere ordutegi bereziarekin zabalik egongo dira, 20.00etatik 22.30era

Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak Baluarteko leihatilan eta web-orrian salgai daude jada

Irailak 1etik 9ra izango den jaialdirako sarrerak 12 eurotan eskura daitezke eta Gazte Txartelarekin, 6 eurotan

RoofTop Cinema zikloaren V. edizioa Baluarteko terrazan hasiko da asteartean, hilak 24an

Proiekzioa 22.15ean eskainiko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Emanaldirako sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonua 15 eurotan

Luz Casal abeslariak urriak 21ean kontzertua eskainiko du Baluarten

Emanaldian Que corra el aire bere azken diskoa aurkeztuko du. Sarrerak 45 eta 50 eurotan eskura daitezke

Baluarte Fundazioaren 2018-2019 Denboraldiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasiko, lirika eta dantza 14 izenburu eta 17 emanaldi eskainiko ditu

Love of Lesbian taldeak Baluarten emanaldia eskainiko du abenduak 15ean

Bartzelonako taldeak Areto Nagusian E&E – Espejos y Espejismos ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 45 eta 38 eurotan eskura daitezke

Flamenco on Fire Jaialdiaren kontzertu handiak Baluarten eskainiko dira

Emanaldiak hauek izango dira: Mayte Martín eta Belén Maya (21 ag), Estrella Morente (22), Dorantes, Adam Ben Ezra eta Tim Ries (23), Tomatito eta Nafarroako Orkestra (24), Eva Yerbabuena (25) eta El C

Baluarte Fundazioak 2018/19 Denboraldian 14 ikuskizun eskainiko ditu

Programan nabarmentzen dira: Donizettiren L’elisir d’amore, Verdiren Otello, Javier Camarenaren errezitaldia, Dantza Konpainia Nazionaleko Intxaur-hauskailuaren estreinaldia eta Mariinsky Orkestraren

Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak, salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Uztailaren 20tik abuztuaren 4ra izango da eta sarrerak 3 eta 18 euro bitartean eskura daitezke, eta Gazte Txartelarekin, 3 eta 10 euro bitartean

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información